Txikipedia:Nilo: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
t Bot: cambio de las plantillas: Txikipedia-Erreferentzia zerrenda, Txikipedia-En, Txikipedia-Birkargatu, Txikipedia-Ereferentzia, Txikipedia-Liburu infotaula, Txikipedia-Es, Txikipedia-Albo kutxa, Txikipedia-Ba al dakizu?, Txikipedia-Biografia infotaula, Txikipedia-Izenburu etzana, Txikipedia-Ohar metatxantiloia, Txikipedia-Agintari infotaula, Txikipedia-Txantiloi dokumentazio azpiorrialdea, Txikipedia-Historia, Txikipedia-Fr, Txikipedia-Txantiloi dokumentazioa, Txikipedia-Ibai infotaula, Txik...
1. lerroa: 1. lerroa:
{{Txikipedia-Ibai infotaula
{{Ibai infotaula
| izena = Nilo
| izena = Nilo
| bertako izena = النيل (ar),
| bertako izena = النيل (ar),
32. lerroa: 32. lerroa:
Gaur egun, Nilo ibaian hainbat presa eraiki dira ([[Txikipedia:Asuango presa|Asuango presa]] da handiena), haren urak nekazaritzarako eta beste behar batzuetarako hobeto erabili ahal izateko; horren eraginez, udako uholdeak bukatu egin dira eta ur-maila berdintsua izaten du urte osoan. Presa horiek eraiki ahal izateko, zenbait tenplu garrantzitsu lekuz aldatu behar izan ziren, bestela urpean geratuko zirelako; hori gertatu zen, adibidez, [[Txikipedia:Abu Simbel-eko tenplua|Abu Simbel-eko tenpluarekin]].
Gaur egun, Nilo ibaian hainbat presa eraiki dira ([[Txikipedia:Asuango presa|Asuango presa]] da handiena), haren urak nekazaritzarako eta beste behar batzuetarako hobeto erabili ahal izateko; horren eraginez, udako uholdeak bukatu egin dira eta ur-maila berdintsua izaten du urte osoan. Presa horiek eraiki ahal izateko, zenbait tenplu garrantzitsu lekuz aldatu behar izan ziren, bestela urpean geratuko zirelako; hori gertatu zen, adibidez, [[Txikipedia:Abu Simbel-eko tenplua|Abu Simbel-eko tenpluarekin]].


{{Txikipedia-Ba al dakizu?
{{Ba al dakizu?
|Espaziotik ikusita, Nilo ibaia oso argi bereizten da, basamortu erdian sortzen duen ibar berdearengatik. Ikusi ezkerreko argazkia!}}
|Espaziotik ikusita, Nilo ibaia oso argi bereizten da, basamortu erdian sortzen duen ibar berdearengatik. Ikusi ezkerreko argazkia!}}



14:48, 6 apirila 2018ko berrikusketa

Nilo
النيل (ar),
Geografia

Nilo ibaia Afrikako ibairik luzeena da; 6.700 km inguru ditu. Oraindik ez dago garbi munduko ibairik luzeena ere ba ote den, ala luzeena Amazonas ibaia den; neurketa desberdinak daude, eta horregatik ez dago adostasunik.

Nilo ibaia, satelite-argazki batean. Iparraldean, delta ikus daiteke.

Geografia

Nilo ibaiak Nilo Zuria eta Nilo Urdina izeneko bi ibai-adar topatzen diren lekuan hasten da, Sudanen, Khartum hirian. Nilo Zuriak Victoria aintziran (Ugandan) du sorburua; Nilo Urdinak, berriz, Etiopiako Tana aintziran.

Nilo Egipto iparraldean itsasoratzen da, Mediterraneo itsasoan, denborarekin sortutako delta batean.

Bi ibai-adarrak kontuan hartuz, Ruanda, Uganda, Tanzania, Etiopia, Hego Sudan, Sudan eta Egipto zeharkatzen ditu.

Egiptorentzat bizi-iturri

Nilo ibaia oso garrantzitsua da Egiptorentzat: bizi-iturri handia izan da beti, inguruko lurrak ureztatzen eta ongarritzen dituelako, hau da, landareak eta elikagaiak eman ahal izateko behar diren baldintzak eskaintzen ditu. Ibaiak urtero udan gainezka egiten duenean, lokatza eta mineral ugari uzten ditu, lurrak emankorra izateko behar duen ongarria, alegia. Horri esker, Nilo ondoko lurra ez da basamortu hutsa.

Horretaz gain, ibilbide natural bat eskaini izan die beti egipziarrei, leku batetik bestera mugitzeko eta produktuak garraiatzeko. Antzina-antzinatik izan du oso garrantzi handia Egiptoko ekonomiarentzat eta zibilizazioarentzat; ibaiaren ondoan zeuden hiri handiak. Erlijioaren ikuspegitik ere, egipziarrentzat Nilo ibaiak jainko-maila zuen, bizi-iturria zelako, hain zuzen ere.

Gaur egun duen garrantzia

Gaur egun, Nilo ibaian hainbat presa eraiki dira (Asuango presa da handiena), haren urak nekazaritzarako eta beste behar batzuetarako hobeto erabili ahal izateko; horren eraginez, udako uholdeak bukatu egin dira eta ur-maila berdintsua izaten du urte osoan. Presa horiek eraiki ahal izateko, zenbait tenplu garrantzitsu lekuz aldatu behar izan ziren, bestela urpean geratuko zirelako; hori gertatu zen, adibidez, Abu Simbel-eko tenpluarekin.

   Ba al dakizu   

Espaziotik ikusita, Nilo ibaia oso argi bereizten da, basamortu erdian sortzen duen ibar berdearengatik. Ikusi ezkerreko argazkia!