Jump to content

Nabigazio menua

«Vitis vinifera»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Kategoria:Ardoa gehitua HotCat bitartez)
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
'''Mahatsondo''' edo '''Vitis vinifera''' [[Mediterraneo]]ren inguruan jatorria duen ''[[Vitis]]'' generoko landarea da. Bere hedadura [[Maroko]] eta [[Portugal]]etik hegoaldean [[Alemania]]raino iparraldean eta [[Iran]]eraino ekialdean izan da naturalki. Gaur egun mundu osoan zehar landatzen da, kontinente guztietan [[Antartika]] izan ezik. [[Mahats]] zein [[ardo]]a ekoizteko erabiltzen da eta 5.000 eta 10.000 barietate ezberdin daude, nahiz eta guztiek ez duten erabilera komertzial bera.
 
Naturalki 32 metro arte haz daiteke, landare igokaria baita. Hostoak luzeak eta zabalak dira, 5 eta 20 zentrimetro artekoak, lobulatuak eta alternatuak. Fuitua [[baia]] bat da, [[mahats]] gisa ezaguna. Espezie basatian 6 milimetro inguru neurtzen dituzte, eta more ilunetik beltzerainoko kolorea dute. Landatutako barietateetan handiagoa izaten da, 3 zentimetro arte, eta berdea, gorria edo morea izan daiteke. Espeziea ibaien alboetan eta baso hezeetan hobeto hazten dira.
 
Domestikatutako landareak lore [[hermafrodita]]k ditu, baina naturalki hazten denak, askotan ''V. vinifera sylvestris'' gisa ezagutzen dena, lore bereiztuak ditu eta polinizazioa beharrezkoa da fruitua hazteko.