Mahatsondo
Mahatsondo | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Vitales |
Familia | Vitaceae |
Azpifamilia | Vitoideae |
Generoa | Vitis |
Espezieak | |
| |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | mahats |
Mahatsondoa (latinez Vitis) Vitaceae familiako landare egurkara da, mahats izeneko fruitua ematen duena. Haren adarrei aihen deritze. Gizakiak munduko toki askotan landatu eta hazten du, maiz mahasti izeneko sail zabaletan, mahatsak janaritarako jaso edota haiekin ardoa eta beste edariak ekoizteko; jarduera horri mahastizaintza deritzo.
Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Vitis vinifera Europa eta Asiako mota nagusia da. Beste klase batzuk, batik bat Amerikan topatutakoak hauexek dira:
- Vitis labrusca
- Vitis riparia
- Vitis rotundifolia
- Vitis vulpina
- Vitis amurensis