Iberiar goi-lautada: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
t Euskaltzaindiaren webguneko esteka berriak
1. lerroa: 1. lerroa:
[[Fitxategi:Spain.png|thumb|300px|[[Iberiar penintsula]]ren orografia]]
[[Fitxategi:Spain.png|thumb|300px|[[Iberiar penintsula]]ren orografia]]
'''Iberiar goi-lautada'''<ref>{{Web erref|izena=22 or.|izenburua=159. araua|url=http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0159.pdf|argitaletxea=Euskaltzaindia|sartze-data=2010-10-6}}</ref> ({{lang-es|Meseta Ibérica'' edo ''Meseta Central}}) [[Iberiar penintsula]]ren erdialdean [[goi-ordoki]]a da. [[Espainia]]ko erdialdean dago, eta haren ia lurralde osoa betetzen du. [[Geologia]]ren aldetik, [[Paleozoiko]]ko Mendigune Hesperikoan du sorrera; mendigune hura, [[higadura]]ren eraginez, [[goi-ordoki]] bihurtu zen.
'''Iberiar goi-lautada'''<ref>{{Web erref|izena=22 or.|izenburua=159. araua|url=https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0159.pdf|argitaletxea=Euskaltzaindia|sartze-data=2010-10-6}}</ref> ({{lang-es|Meseta Ibérica'' edo ''Meseta Central}}) [[Iberiar penintsula]]ren erdialdean [[goi-ordoki]]a da. [[Espainia]]ko erdialdean dago, eta haren ia lurralde osoa betetzen du. [[Geologia]]ren aldetik, [[Paleozoiko]]ko Mendigune Hesperikoan du sorrera; mendigune hura, [[higadura]]ren eraginez, [[goi-ordoki]] bihurtu zen.


[[Goi-ordoki]]aren batez besteko altuera 600 [[metro]] da, baina iparraldeko zatia altuagoa da hegoaldekoa baino.
[[Goi-ordoki]]aren batez besteko altuera 600 [[metro]] da, baina iparraldeko zatia altuagoa da hegoaldekoa baino.

22:43, 9 abendua 2018ko berrikusketa

Iberiar penintsularen orografia

Iberiar goi-lautada[1] (gaztelaniaz: Meseta Ibérica edo Meseta Central) Iberiar penintsularen erdialdean goi-ordokia da. Espainiako erdialdean dago, eta haren ia lurralde osoa betetzen du. Geologiaren aldetik, Paleozoikoko Mendigune Hesperikoan du sorrera; mendigune hura, higaduraren eraginez, goi-ordoki bihurtu zen.

Goi-ordokiaren batez besteko altuera 600 metro da, baina iparraldeko zatia altuagoa da hegoaldekoa baino.

Alexander von Humboldt izan zen goi-lautada hori aipatu zuen lehena, XIX. mendean. Ordu arte, lurralde hori ez zen Iberiar penintsulako gainerako lurretatik bereizia zen goi-lautada bakartzat hartzen.

Geografia

Iberiar goi-lautadak 210 000 km² ditu, hau da, Espainiaren azaleraren erdia baino zenbait gehiago.

Inguruan zenbait mendigune ditu: ipar-ekialdean Iberiar sistema du, Katalunia, Aragoi eta Euskal Herritik banatzen zaiona; ipar-mendebaldean Kantauriar mendilerroa Asturias, Kantabria eta Galizatik banatzen zaio eta hegoaldean Sierra Morena Andaluziatik banatzen zaio.

Badaude zenbait mendilerro Iberiar goi-lautada zeharkatzen dutenak. Nagusiak Erdialdeko mendigunea eta Toledoko mendiak dira. Era berean Tajo, Duero eta Guadiana ibaiak goi-ordokia zeharkatzen dute.

Erreferentziak

  1. 159. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-10-6).

Ikus, gainera