Alexander von Humboldt
Friedrich Wilhelm Heinrich Alexander Freiherr von Humboldt (Berlin, 1769ko irailaren 14a – Berlin, 1859ko maiatzaren 6a) alemaniar naturalista, geografoa eta esploratzailea izan zen, eta Wilhelm von Humboldt politikari, hizkuntzalari eta euskalariaren anaia gaztea. Botanika eta geografia arloetan egin zituen lanek biogeografia sortu zuten.
Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frankfurt, Berlin eta Göttingengo unibertsitateetan eta Friburgoko Ingeniari Akademian egin zituen ikasketak. 1797tik 1804ra bitarteko urteetan Iberiar penintsula, Kanaria uharteak, Venezuela, Orinoko ibaia, Kuba, Magdalena ibaia, Bogota, Ekuador eta Mexikon zehar ibili zen. Hego Amerika era zientifiko batean esploratu zuen lehena izan zen, eta Europara itzuli zen datu zientifiko, geografiko, estatistiko eta etnografiko ugari jasota. 1804tik 1827ra Parisen bizi izan zen, eta bidaia horietako emaitzak bildu eta argitara eman zituen.
1829an, Ehrenberg eta Gustav Roserekin batera, beste bidaia bat egin zuen Errusiako Asian barrena, Nikolas tsarraren diru-laguntzaz. Bizitzaren azken 25 urteak bere lan nagusia, Kosmos, ontzen eman zituen. Obra horrek eragin handia izan zuen garai hartako zientzietan. Humboldtenak dira halaber: Examen critique et historique de l´histoire et la géographie du Nouveau Continent (1786-89), Ansichten der Natur, mit wissenschaftilichen Erläuterungen (1808, Naturaren ezaugarriak klima eta lurralde desberdinetan), Voyage de Humboldt et Bonpland aux régions équinoxiales du noveau continent, fait en 1799-1804; Fragments de Géologie et de Climatologie asiatique (1831), Asie Centrale, recherches sur les chaînes de montagnes et la climatologie comparée (1843) eta abar.
Beste hainbat zientzialari ere babestu zuen, besteak beste Louis Joseph Gay-Lussac, Justus Von Liebig, Louis Agassiz, Matthew Fontaine Maury eta, batez ere, Aimé Bonpland.
Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Alexander von Humboldten idazlan nagusia, Le voyage aux régions equinoxiales du Nouveau Continent, fait en 1799-1804, par Alexandre de Humboldt et Aimé Bonpland (Paris, 1807, etc.) hainbat liburukitan banatuta argitaratu zen. Hona hemen liburuki nagusiak:
- Vue des Cordillères et monuments des peuples indigènes de l'Amérique (2 lib., 1810);
- Examen critique de l'histoire de la géographie du Nouveau Continent (1814–1834);
- Atlas géographique et physique du royaume de la Nouvelle Espagne (1811);
- Essai politique sur le royaume de la Nouvelle Espagne (1811);
- Essai sur la géographie des plantes (1805);
- Relation historique du Voyage aux Régions équinoxiales du Nouveau Continent, etc. (1814–1825)
- Monographie des melastomacées (1833)
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alexander von Humboldt ![]() |
- Wikipedia:30 baino gehiago elementuko autoritate kontrola duten orriak
- 1769ko jaiotzak
- 1859ko heriotzak
- Alemaniako zientzialariak
- Alemaniako geografoak
- Meteorologoak
- Zoologoak
- Alemaniako esploratzaileak
- Berlindarrak
- Mezenasak
- Kronikagileak
- Brandenburgoko margraverriko biografiak
- Zientzien Prusiar Akademiako kideak
- Ohorezko Legioko gurutze handiak
- Berlinen hildakoak