Egia: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia {{Wikipedia1000}}
No edit summary
12. lerroa: 12. lerroa:

Teoria eragilearen arabera, «egia» edo «egia da» esatea zerbait egiteko edo adierazteko bidea baino ez da. «[[Elur]]ra zuria da» esaten denean ez da ezer berririk esaten, aldiz, zerbait azpimarratzen da; adierazpen horrek bere aldetik ez du tasun berezirik, estilistika baliabide bat da soilik.

== Egia motak ==

=== Subjetiboa eta objetiboa ===
Egia subjetiboak intimoki familiarizatuta gauden horiek dira, egia horien edukia subjetua beraren inguruan eraikitzen delako. Esperientziak ekartzen ditu egia mota hauek. Subjetibismoa egia guztiak subjetiboak direla dion teoria da; hau da, bakoitzak egia propioa daukala.

Bestalde, egia objetiboak banakoaren sineskera, gustu edo esperientziengandik independienteak dira. Horren adibideak egia zientifikoak dira.

Ikuspuntu desberdinak egon daitezkela onartzen denean, subjetibismoa baino gehiago, perspektibismo kasua izango litzateke.

=== Erlatiboa eta absolutua ===
Egia erlatiboak arau, konbentzio edo ikuspuntu bati lotuta soilik dira egia. Normalean, arau edo konbentzio hori kultura izaten da. Adibidez, sardeska goilararen ezkerretara jarri behar dela esaten badugu, ikuspuntuaren araberakoa izango da. Hala ere, [[Erlatibismo|erlatibismoa]] egia guztiak mota honetakoak direla dion teoria da.

Egia erlatiboei kontrajarrita, egia absolutuak edo objetiboak ditugu. Kultura guztiei eta historiako aro guztiei atxiki daitezken ideiak dira. Ideia horiek unibertsoaren naturarekin, giza naturarekin, jainkoarekin... harremanduta daude.

=== Ontologikoa eta epistemologikoa ===

* Errealitate baten predikatua: egia [[Ontologia|ontologikoa]].
* Ezagutza edo sinesmen baten predikatua: egia [[Epistemologia|epistemologikoa]].

Lehen kasuan, "egia" hitza egiazko [[Errealitate|errealitateari]] erreferentzia egiteko erabiltzen da, errealitate irreal, hutsal edo irudizkoari kontrajarrita (erreala ematen duelako, baina ez delako benetan).

Bigarren kasuan, hitza ezagutzari erreferentzia egiteko erabiltzen da, benetakoa edo faltsua izan daitekeena. Egia hitzari ematen zaion erabilera ohikoena da.

Hala ere, egiaren ezagutzaren aukera ere eztabaidatzen da; [[Eszeptizismo|eszeptikoek]] giza ezagutzak egia aurkitzea ahalbidetzen ez duela diote.

Enpirismoak aldiz, ezagutza guztiak egia direla funtsean dio, esperientzian oinarrituta daudelako.

=== Egia morala ===
Hitz edo ekintzekin esaten denaren edo manifestatzen denaren arteko erlazioa da. Aurkako kontzeptua [[Gezur|gezurra]] litzateke.

== Gaur egungo egiaren teoriak ==
Teoria batek bi ezaugarri nagusi azaldu behar ditu:

* Egitura linguistiko kateak zehaztasunez deskribatzea.
* Etorkizuneko egitura linguistikoen inguruko aurreikuspenak egitea.

Posible al da karaktere eta ezaugarrien arabera egiaren inguruko teoriak sailkatzea?

=== Teoria korrespondentistak ===
Egiaren teoria zabalduena da gaur egun. Teoria honen arabera, egia errealitatearen eta ezagutzaren arteko lotura da.

=== Teoria koherentista ===
Teoria koherentistak ideia bat egia dela diote, sistemaren gainerako ideiekiko zentzuduna bada soilik. Horrela, "3 + 5 = 8" baieztapena egia da, matematikako arauekin bat datorrelako. Hala ere, kriterio hori ezin da kasu guztietan aplikatu; izan ere, aurrez arau sistema bat ezarrita egon behar delako.

=== Adostasunaren teoria ===
Adostasunaren teoriak egiak akordio bat eskatzen duela aurrez dio. Egia aurkitzeko eta ikasteko tresna nagusia hitzak direla dio.

=== Teoria pragmatikoa ===
Teoria [[Pragmatismo|pragmatikoek]] ideia bat egia dela esango dute, praktikan erabilgarria bada edo funtzionatzen badu. Horrela, "udan beroa egiten du" adierazpena erabilgarria izango da horrekin bat datorren edozeinentzat. Esaldiak diona gertatzen bada, egia izango da. .

=== Beste teoria batzuk ===
Konstruktibismoak dionez, egia prozesu indibidual eta sozialek eraikitzen dute.

* Ezagutza "ez da pasiboki jasotzen, ezta ere zentzumenen edo komunikazioaren bidez, aktiboki eraikitzen da baizik".
* "Ezagutzaren funzioa adaptatiboa da, zentzu biologikoan".

Definizio kantianoan oinarrituta, ezagutza eraikuntza mental bat da. Esperientzia guztiak subjetiboak dira; izan ere, ez daukagu erarik errealitatea berbera den ala ez pertsona batetik bestera.

== Erreferentziak ==
== Erreferentziak ==

18:12, 22 iraila 2019ko berrikusketa

Artikulu hau kontzeptu filosofikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Egia (argipena)».
Denborak Egia salbatzen du Faltsukeri eta Jeloskortasunatik, François Lemoyne, 1737.

Egia benetako eginkizunekin, fede onarekin edota zintzotasunarekin erlazionatua dagoen kontzeptu filosofikoa da. Ideia filosofiko lausoa izaki, teoria anitz idatzi dituzte filosofoek hura deskribatzeko. Eztabaiden artean, errebelazioen egiazkotasuna dago, baita egia arrazoimenaren bidez soilik heldu ote daitekeen. Halaber, ezbaian dago egia objektiboa ala subjektiboa ote den, edo erlatiboa ala absolutua.

Egiaren esanahiaren edo definizioaren inguruan lau teoria nagusi izan dira: egiaren koherentziaren teoria, korrespondentziarena, teoria pragmatikoa eta teoria eragilea. Koherentziaren teoriaren arabera, adierazpen bat egia izateko ezinbesteko baldintza da adierazpen horrek beste zenbait adierazpenekin sistema bat osatzea. Sistema horretako gainerako enuntziatuekiko logikazko harremanek adierazten dute enuntziatua egia den ala gezurra (a priorizko egia).

Korrespondentziaren teoriak, aurrekoak ez bezala, enuntziatua sistema batean sartu gabe, aske aztertzeko aukera ematen du, enuntziatua bera soilik egia den ala gezurra den aztertzeko aukera alegia. Teoria honek pentsatzen denaren eta gertatzen denaren arteko loturaren arabera aztertzen du egia.

Teoria pragmatikoak, sistema bat egia ala gezurra den aztertzeko, sistema hori egiatzat onartzeak praktikan zein ondorio izango duen hartzen du kontuan. Pentsamendu jakin bat onartzeak jakintza zabaltzen lagunduko badu eta erabilgarritasuna izango badu, egiatzat hartzen da.

Teoria eragilearen arabera, «egia» edo «egia da» esatea zerbait egiteko edo adierazteko bidea baino ez da. «Elurra zuria da» esaten denean ez da ezer berririk esaten, aldiz, zerbait azpimarratzen da; adierazpen horrek bere aldetik ez du tasun berezirik, estilistika baliabide bat da soilik.

Egia motak

Subjetiboa eta objetiboa

Egia subjetiboak intimoki familiarizatuta gauden horiek dira, egia horien edukia subjetua beraren inguruan eraikitzen delako. Esperientziak ekartzen ditu egia mota hauek. Subjetibismoa egia guztiak subjetiboak direla dion teoria da; hau da, bakoitzak egia propioa daukala.

Bestalde, egia objetiboak banakoaren sineskera, gustu edo esperientziengandik independienteak dira. Horren adibideak egia zientifikoak dira.

Ikuspuntu desberdinak egon daitezkela onartzen denean, subjetibismoa baino gehiago, perspektibismo kasua izango litzateke.

Erlatiboa eta absolutua

Egia erlatiboak arau, konbentzio edo ikuspuntu bati lotuta soilik dira egia. Normalean, arau edo konbentzio hori kultura izaten da. Adibidez, sardeska goilararen ezkerretara jarri behar dela esaten badugu, ikuspuntuaren araberakoa izango da. Hala ere, erlatibismoa egia guztiak mota honetakoak direla dion teoria da.

Egia erlatiboei kontrajarrita, egia absolutuak edo objetiboak ditugu. Kultura guztiei eta historiako aro guztiei atxiki daitezken ideiak dira. Ideia horiek unibertsoaren naturarekin, giza naturarekin, jainkoarekin... harremanduta daude.

Ontologikoa eta epistemologikoa

Lehen kasuan, "egia" hitza egiazko errealitateari erreferentzia egiteko erabiltzen da, errealitate irreal, hutsal edo irudizkoari kontrajarrita (erreala ematen duelako, baina ez delako benetan).

Bigarren kasuan, hitza ezagutzari erreferentzia egiteko erabiltzen da, benetakoa edo faltsua izan daitekeena. Egia hitzari ematen zaion erabilera ohikoena da.

Hala ere, egiaren ezagutzaren aukera ere eztabaidatzen da; eszeptikoek giza ezagutzak egia aurkitzea ahalbidetzen ez duela diote.

Enpirismoak aldiz, ezagutza guztiak egia direla funtsean dio, esperientzian oinarrituta daudelako.

Egia morala

Hitz edo ekintzekin esaten denaren edo manifestatzen denaren arteko erlazioa da. Aurkako kontzeptua gezurra litzateke.

Gaur egungo egiaren teoriak

Teoria batek bi ezaugarri nagusi azaldu behar ditu:

  • Egitura linguistiko kateak zehaztasunez deskribatzea.
  • Etorkizuneko egitura linguistikoen inguruko aurreikuspenak egitea.

Posible al da karaktere eta ezaugarrien arabera egiaren inguruko teoriak sailkatzea?

Teoria korrespondentistak

Egiaren teoria zabalduena da gaur egun. Teoria honen arabera, egia errealitatearen eta ezagutzaren arteko lotura da.

Teoria koherentista

Teoria koherentistak ideia bat egia dela diote, sistemaren gainerako ideiekiko zentzuduna bada soilik. Horrela, "3 + 5 = 8" baieztapena egia da, matematikako arauekin bat datorrelako. Hala ere, kriterio hori ezin da kasu guztietan aplikatu; izan ere, aurrez arau sistema bat ezarrita egon behar delako.

Adostasunaren teoria

Adostasunaren teoriak egiak akordio bat eskatzen duela aurrez dio. Egia aurkitzeko eta ikasteko tresna nagusia hitzak direla dio.

Teoria pragmatikoa

Teoria pragmatikoek ideia bat egia dela esango dute, praktikan erabilgarria bada edo funtzionatzen badu. Horrela, "udan beroa egiten du" adierazpena erabilgarria izango da horrekin bat datorren edozeinentzat. Esaldiak diona gertatzen bada, egia izango da. .

Beste teoria batzuk

Konstruktibismoak dionez, egia prozesu indibidual eta sozialek eraikitzen dute.

  • Ezagutza "ez da pasiboki jasotzen, ezta ere zentzumenen edo komunikazioaren bidez, aktiboki eraikitzen da baizik".
  • "Ezagutzaren funzioa adaptatiboa da, zentzu biologikoan".

Definizio kantianoan oinarrituta, ezagutza eraikuntza mental bat da. Esperientzia guztiak subjetiboak dira; izan ere, ez daukagu erarik errealitatea berbera den ala ez pertsona batetik bestera.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Egia Aldatu lotura Wikidatan
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Egia

Filosofia Artikulu hau filosofiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.