Hiru Erregeen Mahaia (irratsaioa): berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-== Kanpo loturak == +== Kanpo estekak ==)
t Autoritate kontrola jartzea
18. lerroa: 18. lerroa:
== Kanpo estekak ==
== Kanpo estekak ==
* [http://www.eitb.com/eu/irratia/euskadi-irratia/programak/hiru-erregeen-mahaia/ Webgune ofiziala]
* [http://www.eitb.com/eu/irratia/euskadi-irratia/programak/hiru-erregeen-mahaia/ Webgune ofiziala]
{{autoritate kontrola}}


[[Kategoria:Euskadi Irratiko irratsaioak]]
[[Kategoria:Euskadi Irratiko irratsaioak]]

13:24, 15 abendua 2019ko berrikusketa

Hiru Erregeen Mahaia Euskadi Irratiko kirol irratsaio bat da. Bertan zuzeneko kirolen kontakizunak eman ohi dira. Hainbat esatarik egiten dute lan: pilotan arloan Iñaki Elorza izaten da, arraun kontuetan Manu Maritxalar, Xabier Usabiaga eta Txomin Perurena txirrindularitzan, Andres Osa "Sakona" herri kiroletan, Realeko partidetan Juan Antonio Larrañaga izaten da eta Athleticekoetan Angel Garitano "Ondarru".

Txetxu Urbieta esatari eta aurkezle nagusia da (Euskadi Irratiko kirol saileko zuzendari 2012tik). Kepa Iribarrek ere aurkezle lanak egiten ditu eta beti izaten dira lagun Haritz Gallastegi, Maitane Urbieta, Ander Altuna, etab.

Herri kirolen atalari dagokionez, erretiroa hartu arte, Andres Osa "Sakona" esataria arduratzen zen berri ematez. Hark erretiroa hartuz geroztik, Jon Ander de la Hoz dabil langintza horretan.

2016an Bi Bala taldeak saioaren sintonia izateko abestia grabatu zuen Tolosako Bonberenea etxe okupatuan, Ezpatak buru gainean abestia hain zuzen ere.[1]

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. Ezpatak buru gainean, by Bi Bala. (Noiz kontsultatua: 2017-09-28).

Kanpo estekak