Iñaki Elorza
| Iñaki Elorza | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Azpeitia, 1952 (73/74 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | euskara gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | irrati-esataria, aktorea eta zinema aktorea |
| Jasotako sariak | ikusi
|
| Izengoitia(k) | Txapas |
Iñaki Elorza (Azpeitia, 1952) Euskadi Irratiko euskal kazetari eta irrati esatari ospetsua da, batez ere Euskadi Irratian egindako kirol kazetaritzagatik ezaguna. Euskal kirolaren eta euskarazko komunikazioaren historiako figura erreferentea da, "Txapas" ezizenez ezaguna eta Euskadi Irratiaren ahots adierazgarrienetako bat izan zena.
Bizitza eta hezkuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iñaki Elorza Azpeitian jaio zen 1952an, eta gaztetan aisialdian eta kirolean interesa izan zuen, hala nola eskubaloian aritu zelarik. Arkitektura teknikoko (aparejadore) ikasketak egin zituen, baina bere bidea komunikazioaren munduan kokatu zen, euskarazko irrati emisioak egitearen hasieretan parte hartuz.
Aparejadoretik kazetarira
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gipuzkoako Foru Aldundiaren edo Eusko Jaurlaritzaren bidez, Herri Irratiak laguntza jaso zuen euskarazko emanaldiak egiten hasteko. Egunean sei ordu emititu behar zituen euskaraz. Garai hartan Iñaki Elorzak Realaren partiden berak egindako kontakizunak grabatzen zituen eta irrati kateko Joxe Mari Oterminek jakin zuen grabaketa horien existentziaz. Orduan Iñakiri irratian lan egitea proposatu zioten.
Iñakik Mexikora joatea zeukan buruan garai hartan, hots, 1980. urtean, bukatu zituen bere aparejadore ikasketak lanean bihurtzeko bertan baina Herri Irratiko lan eskaintza onartu zuen.
Euskadi Irratia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskadi Irratiaren jaiotzean hasi zen lanean EITB taldean, 1982. urtean. Denetarik egitea suertatu zitzaion garai hartan ez zegoelako euskarazko ikasketadun kazetaririk eta gainera kirol hitz teknikoen bilaketan eta sorreran murgildu zen ere: langa edo langeta, anoi, itzulia...
Urte eta kilometro aunitz pilatu ditu bizkar zein hanketan: asko bidaiatzea egokitu zitzaion Europara Reala eta Athleticekin haien partidak emateko irratian.
Esatari eta kazetari lanez gain kirol sailaren arduraduna izan zen 26 bat urtez Euskadi Irratian, pilotarekin espezializatu eta esatari lanak egin ditu Euskal Herriko eta inguruko pilotalekuetan.
Txapas
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txapas du ezizena (gauza nahiko ohikoa Azpeitian ezizen bat izatea). Esproncedari buruzko literatura klase batean, irakasleak Iñaki hitz egiten harrapatu zuen eta "Callate Txapalangarra!" esan zion haserre.[1] Eta "Txapas"ekin bueltatu zen Azpeitira.
Katedra eta azken urteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere ibilbideko programarik luzena Katedra izan zen, programa berezia pelota eta kirolaren inguruko gaiak sakonago jorratzen zituena, eta 16 urte jarraian aurkeztu zuen Euskadi Irratian. Programak pilota zaleak eta kirol komunitatea lotzen lagundu zuen, eta horren bidez pilota tradizionalaren historia, istorioak eta gertakariak baliatu ziren zabaltzeko.
Erretiroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere azken lana 2019ko uztailaren 14an izan zen, Sanferminetako «Gaixoa ni» emisioarekin, eta hortik aurrera erretiroa hartu zuen, 38 urtez irratian egindako ibilbide oparo baten ondoren.
Bere ibilbide oparoagatik, Ohorezko Aipamena saria jaso zuen Rikardo Arregi Kazetaritza Sarietan, non epaimahaiak euskarazko kirol kazetaritza eta haren ekarpena aitortu baitzuen.
Zinema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Paper txikiak izan ditu zineman. Hona hemen esanguratsuenak: