Bonberenea etxe okupatua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Bonberenea etxe okupatua
2017-08-11 07 16 01-BonbereneaWeb.png
Bonberenea gauez
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Gipuzkoa
Udalerria Tolosa
Koordenatuak 43° 08′ 08″ N, 2° 04′ 53″ W / 43.13549904°N,2.08150283°W / 43.13549904; -2.08150283Koordenatuak: 43° 08′ 08″ N, 2° 04′ 53″ W / 43.13549904°N,2.08150283°W / 43.13549904; -2.08150283
Historia eta erabilera
Irekiera1997
Webgune ofiziala

Bonberenea etxe okupatua edo Bonberenea Tolosaldeko talde eta pertsona ezberdinen artean sortutako ekimena da. Aipatu ekimenean jende orori animatzen zaio aktiboki parte har dezan. Modu honetan, ekimenarekin bat egiten duten guztien arteko erlazio sozio-kulturala bultzatu nahi du. Gaur egun, Tolosako San Esteban auzoan dagoen izen berdineko eraikinean kokatzen da.

Antolatzeko era batzar bidezkoa da, norbera bere buruaren ordezkari izango delarik. Asanbladak beharrezkotzat jotzen dituen arduradunak aukeratuko ditu. Horretarako ez zaio adinari erreparatuko eta ez da pertsonenganako errespetu eza onartzen, eta jatorriak, arrazak edota pentsaerak ez diotela inori partaidetza galerazten.

Bonbereneak helburua ez da instituzioen eskaintza kulturalekin lehiatzea, baizik eta eurek antolatzeko eran jartzen dute indarra. Euren esanetan:

« antolaketa era bateratu eta dinamikoan egiten delarik, honek bide ematen du jendearen partaidetza aktiboagoa eta sortzaileagoa izan dadin »


Irizpide hauek jarraituz, Bonbereneak gaur egungo gizartearen balore eta ekintzen erreferentzi alternatiboa izan nahi du. Kulturaren egile eta bultzatzaile zuzenak izan nahi duelako, jar daitezkeen instituzional eta ekonomikoak ahalik eta gehien murriztuz.

Halaber, Bonbereneak ez du laguntza ekonomiko instituzionalik jaso nahi. Finantziazio era bezala autogestioan sinesten duelako.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bonberenea, Tolosan emandako hainbat okupazio saiakera ondoren 1997. urtean jaio zen, bere historian zehar Bonberenea bat baino gehiago sortaraziz. Izena, suhiltzaile eraikin ohia okupatzeagatik datorkio, nahiz eta desalojatuak izan. Ondorioz, gaur ezagutzen den eraikina okupatu zen, San Esteban auzoan zegoen lantegi huts bat alegia. Harrezkeroztik, kultur emanaldi ezberdinak eskaini izan dira: kontzertuak (garaiko talderik onenak zein ezezagunenak), skate txapelketak, antzerkiak, diskoetxe bezala disko ezberdinen grabaketak (Deabruak Teilatuetan, Desordutan...), bertso emanaldiak, hitzaldiak, zine emanaldiak, etab.

Tolosako Udaletxearekin harreman onak mantendu izan ditu, desalojo mehatxu oro baztertzearren. Hala ere, 2008an etorkizuna zalantzan ikusten da. Jokin Bildarratz alkateak, San Esteban auzoko hirigintza planean Bonberenea botatzea du xede, etxebizitza gehiago eraikitzeko. Bonbereneari beste toki bat eskaini dio, nahiz eta zehazturik ez egon.

Bonbereneak jasotako kritikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bonbereneak, bere historian zehar kritika ezberdinak jaso izan ditu. Hasieratik, bertako kideek antolakuntzari eta gestioari dagokionez tirabira eta liskar handiak izan zituzten, jende asko Bonbereneatik alde eginez. Sarritan kritikatu izan zaio Tolosako alkatetzarekin duen harremanarengatik. Izan ere, “Batzuk kartzelan (euskal preso politikoengatik) eta beste batzuk alkatearen besapean (Bonbereneak eta alkateak izandako harreman onarengatik” bezalako pintadak agertu ohi dira Bonberenearen inguruan.

Bonberenearen kudeaketa ez du Gazte Asanblada batek eramaten, bertan eratutako asanblada bat baizik.

Bestalde kritikatua izan da ere, bere izaera apolitikoagatik. Bonbereneak ez du bereganatzen inongo erreibindikazio politikorik. Hala ere bere paretetako graffitietan okupazioaren aldeko sinbologia ageri da. Eskainitako doako Zine emanaldietan James Bond bezalako filmak ematen dira.

Izan ere, Bonbereneak ere ez du bere burua gaztetxe kontsideratzen, autogestioan oinarrituriko Tolosako kultur eskaintza gune independente bat bezala baizik.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]