Edukira joan

Palindromo: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Euskaraz: palindromo berri bat geitu, sarrera txukundu, osatu eta erreferentzia berri bi
→‎Euskaraz: Adarreko hiru r-rekin zegoen.
9. lerroa: 9. lerroa:
* ''Esanik erruz egi bat ta bi gezurrekin ase''.
* ''Esanik erruz egi bat ta bi gezurrekin ase''.
* ''Nik enara neraman amaren aranekin''.
* ''Nik enara neraman amaren aranekin''.
*''Adarrreko akerra barreka okerra da.''
*''Adarreko akerra barreka okerra da.''
* ''Animatuta bazen, ezabatuta mina!''
* ''Animatuta bazen, ezabatuta mina!''
* ''Alu hauxe sexu ahula?''
* ''Alu hauxe sexu ahula?''

12:55, 3 otsaila 2020ko berrikusketa

Palindromo bat (grekotik, πάλιν (palin) "atzera" eta δρóμος (dromos) "itzuli") aurretik atzera eta atzetik aurrera berdin irakurtzen den hitz, zenbaki edo perpausa da. Palindromoak dira, adibidez, 18581 zenbakia, 2020/02/02 data edo amama hitza.

Euskarazko palindromo luzeena hau omen da:

  • Ze nekeza inori atea irekitzea eztikeria eta ironia zekenez.

Palindromo adibideak

Euskaraz

  • Ze nekeza inori atea irekitzea eztikeria eta ironia zekenez.
  • Esanik erruz egi bat ta bi gezurrekin ase.
  • Nik enara neraman amaren aranekin.
  • Adarreko akerra barreka okerra da.
  • Animatuta bazen, ezabatuta mina!
  • Alu hauxe sexu ahula?
  • Utzi penak Ane, piztu!
  • Orea ore, eroa ero.
  • Autore erotua
  • Inoren Ero Ni.
  • Atara zarata.
  • Zein? Ni ez.
  • Iker, ireki!
  • Unanu

Beste hizkuntza batzuetan

  • Sé verla al revés (gaztelaniaz)
Badakit alderantziz ikusten.
  • Dábale arroz a la zorra el abad (gaztelaniaz)
Abadeak arroza ematen zion azeriari.
  • Esope reste ici et se repose (frantsesez)
Esopo hemen geratzen da eta atseden hartzen du.
  • A man, a plan, a canal: Panama! (ingelesez)
Gizon bat, plan bat, kanal bat: Panama!
  • In girum imus nocte et consumimur igni (latinez)
Gauez bueltak ematen ditugu eta suak kontsumitzen gaitu.
  • Sator Arepo tenet opera rotas (latinez)
Arepo ereileak trebetasunarekin gidatzen ditu gurpilak.

Gainera, azken palindromo hau karratu baten itxurarekin idatz daiteke eta bai horizontalki eta bai bertikalki irakur daiteke, irudian ikusten den bezala:

Ikus, gainera

Kanpo estekak