Zuberoako bizkonderria: berrikuspenen arteko aldeak
t (GR) File renamed: File:Territorios de la familia Vela durante el Laudo de Londres de 1177.jpg → File:Londresko laudoa - Laudo de Londres (1176-1177).jpg c:COM:FR#FR2 • This is about the Arbitration of London over Navarre, not on the territory under the Bela family |
|||
8. lerroa: | 8. lerroa: | ||
| armarria=Blason province fr Soule.svg |
| armarria=Blason province fr Soule.svg |
||
| nongo=Zuberoako bizkonderriko |
| nongo=Zuberoako bizkonderriko |
||
| mapa= |
| mapa= Londresko laudoa - Laudo de Londres (1176-1177).jpg |
||
| mapa testua= Egoera politikoa 1177 inguruan |
| mapa testua= Egoera politikoa 1177 inguruan |
||
| a1=[[Baskoniako dukerria]] |
| a1=[[Baskoniako dukerria]] |
19:50, 21 martxoa 2020ko berrikusketa
Zuberoako bizkonderria | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1023 – 1307 | |||||||
Konderria | |||||||
| |||||||
Egoera politikoa 1177 inguruan | |||||||
Geografia | |||||||
Hiriburua | Maule | ||||||
Kultura | |||||||
Hizkuntza(k) | Euskara | ||||||
Erlijioa | Kristautasuna | ||||||
Historia | |||||||
|
Zuberoako bizkonderria Zuberoak Erdi Aroan izan zuen antolaketa izan zen.
Historia
Batzuen ustez, Zuberoako bizkonderria IX. mendean sortu zen[1] eta Aznar bihurtu zen lehenengo bizkondea izanda[2]. Besteen ustez, berriz, Antso III.a Nagusiak sortu zuen 1023an, lehendabiziko bizkonde Antso Gilen izanik[3].
Maule leinuak XIII. mendera arte iraun zuen gobernuan bai Nafarroako erregearen menpean (Alfontso I.ak Mauleko gaztelua indartu zuen[4]; Antso VI.a Jakintsuak Erriberrin bizkondea epaitu zuen bere nagusia zelako[3]) bai, Akitaniako dukepean[4] eta normalean inguruko erresumen artean independentzia mantendu nahian.
1152an Leonor Akitaniakoak Henrike II.a Ingalaterrakoarekin ezkondu zenean Zuberoa eta Lapurdi ingelesen eskuetan geratu ziren[2][4]. Hauek ohiturak errespetatu bazituzten ere[4]. XIII. mendean Zuberoa matxinatu egin zen eta 1307an Henrike III.a Ingalaterrakoak Zuberoako bizkonderriarekin amaitu zuen[4][5]. Ordutik aurrera, ingelesek Gaskoniatik kontrolatu zuten herrialdea[4]. Bizkondeak Nafarroako Erresumara ihes egin zuen.
Zuberoako bizkondeen zerrenda
Hona hemen Zuberoako bizkondeen zerrenda[4]:
- 1023-1040: Antso Gilen.
- 1040-1085: Raimundo Gilen I.a.
- 1085-1120: Gilen Raimundo.
- 1120-1130: Gassion.
- 1130-1150: Oier I.a.
- 1150-1170: Nafarroakoa, Oier II.a senarrarekin batera.
- 1170-1178: Bernardo Antso.
- 1178-1200: Raimundo Gilen II.a.
- 1200-1230: Raimundo Gilen III.a.
- 1230-1244: Raimundo Gilen IV.a.
- 1244-1257: Raimundo Gilen V.a.
- 1257-1307: Oier III.a.