Cro-Magnon: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Kategoria:Homo kendua; Kategoria:Homo sapiens gehitua HotCat bitartez
Amanu (eztabaida | ekarpenak)
t euskara argitu edo zuzendu
13. lerroa: 13. lerroa:
Hiru teoria daude Cro-magnongo gizakiari buruz:
Hiru teoria daude Cro-magnongo gizakiari buruz:


# Afrikan bizi zen antzinako ''Homo sapiens''aren ondorengoa da Cro-Magnon gizakia, eta hura bilakatuz joan zen ahala beste ''Homo sapiens'' guztiak desagertu ziren.
# Afrikan bizi zen antzinako ''Homo sapiens''aren ondorengoa da Cro-Magnon gizakia, eta hura bilakatuz joan ahala beste ''Homo sapiens'' guztiak desagertu ziren.
# Leku bakoitzean bizi zen ''Homo sapiens''aren bilakaeratik sortu zen Cro-Magnongo gizakia, eta leku bat baino gehiagotan agertu zen batera.
# Leku bakoitzean bizi zen ''Homo sapiens''aren bilakaeratik sortu zen Cro-Magnongo gizakia, eta leku bat baino gehiagotan agertu zen batera.
# Leku jakin batean sortu zen eta, antzinako ''Homo sapiens'' gizaki motekin elkarturik, gaur egungo arrazei bide eman zien.
# Leku jakin batean sortu zen eta, antzinako ''Homo sapiens'' gizaki motekin elkarturik, gaur egungo arrazei bide eman zien.

13:16, 30 iraila 2020ko berrikusketa

Cro-Magnon gizon baten burezurra


Cro-Magnon harpea, Les Eyzies-de-Tayac
Cro-Magnon gizakien tresnak

Cro-Magnon Europako Goi Paleolitoko lehen gizaki modernoa da (Homo sapiens sapiens). Cro-Magnon itxurako lehen gizakiak duela 40.000 urte ingurukoak dira. Goi Paleolitoaren hasiera markatzen duen mugarritzat hartzen da haren agerpena, ikuspuntu antropologikotik.

Gaur egungo gizakiaren zuzeneko arbasoa da Cro-Magnongo gizakia. Lehenengo Cro-Magnonak Europan orain dela 40.000 urte inguru agertu ziren, Perigord edo Chatelperron aldiko kulturekin lotuta. Gizaki mota haren ezaugarri fisiko nagusiak honakoak izan ziren: garaiera (1,69-1,77 metro inguru), burezurraren edukiera (1.400 cm3), burua luzexka, aurpegia zuzena, bekokia bertikala, bekain arku laburrak, baraila txikia eta kokotsa irtena. Ezaugarri nagusi horiek zituzten gizakiekin batera, ordea, beste aldaera eta berezitasun batzuk zituztenak ere agertu ziren han eta hemen: Grimaldiko gizakia edo Chanceladeko gizakia, esaterako. Dena den, gaur egun, Cro-Magnongo gizakitzat hartzen dira horiek guztiak ere.

Hiru teoria daude Cro-magnongo gizakiari buruz:

  1. Afrikan bizi zen antzinako Homo sapiensaren ondorengoa da Cro-Magnon gizakia, eta hura bilakatuz joan ahala beste Homo sapiens guztiak desagertu ziren.
  2. Leku bakoitzean bizi zen Homo sapiensaren bilakaeratik sortu zen Cro-Magnongo gizakia, eta leku bat baino gehiagotan agertu zen batera.
  3. Leku jakin batean sortu zen eta, antzinako Homo sapiens gizaki motekin elkarturik, gaur egungo arrazei bide eman zien.

Dena dela, europar gizaki motaren zuzeneko arbasoa izan zen eta berak landu zituen Goi Paleolitoko kulturak.

Aurkikuntza

Aztarnetako bat aurkitu zen harpea Abri de Cro-Magnon izan zelako jarri zioten izen hori. Cro-Magnon, okzitanieraz "zulo handi" (cròs = huts,[1] crosa = harpe) edo Magnou-en zuloa (bertan bizi omen zen Magnou eremutar baten izena) esan nahi du.

Louis Lartet geologoak lehenengo bost eskeleto aurkitu zituen 1968ko martxoan Cro-Magnon harpean, Frantziako Dordoina departamenduko Les Eyzies-de-Tayac udalerrian.

Erreferentziak

  1. Panoccitan hiztegia, creux=barne-huts

Ikus, gainera

Kanpo estekak