Edukira joan

«Gerra Soziala»: berrikuspenen arteko aldeak

16 bytes added ,  Duela 10 hilabete
t
t
Erroma, berriz, armada berreraki beharrean gertatu zen eta, herri aliatuetako tropa laguntzaileez gabeturik, Sizilia, [[Galia]], [[Hispania]] eta Afrikako soldaduak bildu zituen, erromatar hiritarrez osatutako 14 legiorekin batera. Publio Rutilio Lupo kontsulak iparraldera jo zuen, marsiarren eta pizenoarren kontra borrokatzera. Fronte horretan, [[Ascoli Piceno|Asculum]] inguratzea eta hartzea izan zuten xede nagusi, eta [[Ponpeio Estrabon]]en gain gelditu zen egiteko hori. Aldi berean, [[Etruria]]rako bidea itxi zieten marsiarrei. Erromako beste kontsulak, [[Luzio Julio Zesar]]rek, hegoaldean egin zien aurre samnitei, [[Campania]]ra hurbil ez zitezen.<ref name="martinez"/>
 
[[K.a. 90]]ean, erromatarrek desegigo batzuk pairatu zituzten. Iparraldean, Rutilio Lupo [[Liri]] ibaiko guduan hil zen, eta Ponpeio Estrabonek ezin izan zuen Asculum hartu. Hegoaldean, [[Nola]] eta [[Isernia|Aesernia]] italikoen esku erori ondoren, [[Lukania]]ko, [[Apulia]]ko eta Campaniako hiri gehienek bat egin zuten matxinoekin. Alabaina, [[Umbria]]k eta [[Etruria]]k neutral iraun zuten. Horiek horrela, lege batzuen bitartez, Erromak hiritartasuna lortzeko bidea ireki zien [[latino (antzinako herria)|latinoei]] eta italikoei. Horren ondorioz, hiri italiko batzuk Erromaren aldera lerratu ziren. Hori erabakigarria izan zen gerraren bilakaeran.<ref name="martinez"/>
 
[[K.a. 89]]an, aipatutako legeak indarrean jartzearekin batean, Erromak ofensibak abiarazi zituen iparraldean eta hegoaldean. Batetik, Ponpeio Estrabonek Asculum hiria bereganatu zuen. Bestetik, [[Luzio Kornelio Sila|Silak]] [[Bojano|Bovianum]], estatu italikoaren hiriburu berria, hartu zuen. Horren ondoan samnitek gerrari eutsi zioten arren, [[K.a. 88]]an azpiratuak izan ziren.<ref name="martinez"/>
35.641

edits