Hartzidura alkoholiko: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
5. lerroa: 5. lerroa:
Sortutako etanola edari alhoholikoen industrian erabiltzen da [[ardo]]a, [[garagardo]]a edo [[sagardo]]a bezalako produktuak ekoizteko <ref> Albero, Josu: Mikrobioen mundu liluragarria, Zio Bilduma-EHU (2019), 161-165 orr. ISBN: 978-84-1319-082-2 </ref>. Etanol hori erregai bezala ere erabil daiteke <ref> European Bioethanol Fuel Association (eBIO): World Biofuels 2006 - Seville, 9-11; 2006ko maiatza </ref>
Sortutako etanola edari alhoholikoen industrian erabiltzen da [[ardo]]a, [[garagardo]]a edo [[sagardo]]a bezalako produktuak ekoizteko <ref> Albero, Josu: Mikrobioen mundu liluragarria, Zio Bilduma-EHU (2019), 161-165 orr. ISBN: 978-84-1319-082-2 </ref>. Etanol hori erregai bezala ere erabil daiteke <ref> European Bioethanol Fuel Association (eBIO): World Biofuels 2006 - Seville, 9-11; 2006ko maiatza </ref>


Ogigintzan ere hartzidura alhoholikoak garrantzi handia du: ogiaren masa puzten da legamiek burutzen duten hartzidura alkoholikoagatik (CO<sub>2</sub> sortzen baita), baina alkohol hori desagertzen da gero ogia labean egosten denean.
Ogigintzan ere hartzidura alkoholikoak garrantzi handia du: ogiaren masa puzten da legamiek burutzen duten hartzidura alkoholikoagatik (CO<sub>2</sub> sortzen baita), baina alkohol hori desagertzen da gero ogia labean egosten denean.


Hartzidura mota hau [[legami]]ek, alde batetik, eta [[bakterio]] gutxi batzuek, bestetik, besterik ez dute burutzen.
Hartzidura mota hau [[legami]]ek, alde batetik, eta [[bakterio]] gutxi batzuek, bestetik, besterik ez dute burutzen.

18:56, 14 apirila 2021ko berrikusketa


Hartzidura alkoholikoa hartzidura mota bat da, zeinean glukolisian sortutako azido pirubikoa alkohol etiliko (etanol) bihurtzen da, CO2 ere sortuz. Prozesu anaerobioa da, hots, oxigenorik gabeko baldintzetan burutzen da.

Sortutako etanola edari alhoholikoen industrian erabiltzen da ardoa, garagardoa edo sagardoa bezalako produktuak ekoizteko [1]. Etanol hori erregai bezala ere erabil daiteke [2]

Ogigintzan ere hartzidura alkoholikoak garrantzi handia du: ogiaren masa puzten da legamiek burutzen duten hartzidura alkoholikoagatik (CO2 sortzen baita), baina alkohol hori desagertzen da gero ogia labean egosten denean.

Hartzidura mota hau legamiek, alde batetik, eta bakterio gutxi batzuek, bestetik, besterik ez dute burutzen.

Biokimika

Hartzidura alhoholikoaren erreakzioak

Hartzidura alkoholikoaren hasierako substratuak gluzidoak dira: glukosa, fruktosa, sakarosa, almidoia... Hasierako molekula horiek lehenengo fase batean glukolisian katabolizatzen dira pirubatoa sortu arte:

C6H12O6 + 2 ADP + 2 Pi + 2 NAD+ → 2 CH3COCOO + 2 ATP + 2 NADH + 2 H2O + 2 H+

Fase horretan 2 ATP sortzen dira, hartzidura egiten duen legamia edo bakterioaren behar energetikoak asetzeko erabiltzen direnak.

Bigarren fasean pirubatoa azetaldehido bihurtzen da (1), eta gero hori etanol bilakatzen da (2):

1. CH3COCOO + H+ → CH3CHO + CO2
2. CH3CHO + NADH + H+ → C2H5OH + NAD+

Bi dira fase honetan parte hartzen duten funtsezko entzimak: pirubato deskarboxilasa (1) eta alkohol deshidrogenasa (2).

Erreakzio osoa formula honetan laburbiltzen da:

C6H12O6 + 2 Pi + 2 ADP + 2 NADH + 2H+2 CH3-CH2OH + 2 CO2 + 2 ATP + 2 NAD

Ikusten denez, NADH2 oxidatzen da azetaldehido erreduzitzen denean

Erreferentziak

  1. Albero, Josu: Mikrobioen mundu liluragarria, Zio Bilduma-EHU (2019), 161-165 orr. ISBN: 978-84-1319-082-2
  2. European Bioethanol Fuel Association (eBIO): World Biofuels 2006 - Seville, 9-11; 2006ko maiatza