Txikipedia:Olinpo: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketa: Disambiguation links
No edit summary
 
1. lerroa: 1. lerroa:
{{Banner|Olympus Mt. peaks in clouds.jpg}}
{{Banner|Olympus Mt. peaks in clouds.jpg}}
[[Fitxategi:MakOlymp03.jpg|440px|thumb|<center>Olinpo mendia.]]
[[Fitxategi:MakOlymp03.jpg|490px|thumb|<center>Olinpo mendia.]]
'''Olinpo''' {{Txp|Grezia|Greziako}} mendirik altuena da; 2.917 metro neurtzen ditu eta {{Txp|Mazedonia}} eta {{Txp|Tesalia}} eskualdeetako mugan kokatuta dago.
'''Olinpo''' {{Txp|Grezia|Greziako}} mendirik altuena da; 2.917 metro neurtzen ditu eta {{Txp|Mazedonia}} eta {{Txp|Tesalia}} eskualdeetako mugan kokatuta dago.



Hauxe da oraingo bertsioa, 19:54, 19 iraila 2021 data duena

Olinpo mendia.

Olinpo Greziako mendirik altuena da; 2.917 metro neurtzen ditu eta Mazedonia eta Tesalia eskualdeetako mugan kokatuta dago.

Antzinako greziarrek uste zuten euren jainko-jainkosak Olinpo mendian bizi zirela eta Zeus jainko gorenak bertan zuela tronua. Garai hartako greziarren arabera, jainko-jainkosek mendi horren tontorretik behatzen zituzten adi-adi gizakiak, baita euren bizitzetan parte hartu ere.

Olinpo mendia elurtuta eta lainoz inguratuta egon ohi da askotan. Homerok, aldiz, Odisea nobelan kontatzen du mendi tontorrean ez dela sekula ekaitzik egoten, batere lainorik ez dela egoten tontorrean eta aire purua arnas daitekeela han goian. Ondorengo idazle batzuek mendiaren deskribapen zehatzagoak egin dituzte. Horiei esker dakigu Homeroren deskribapena egokia dela, tontorraren behealdean lainoek gerriko antzeko bat osatzen baitute sarritan eta, horrela, tontorra ikus liteke batere lainorik gabe.

Olinpo mendia eta haren ingurua parke natural izendatu zuten 1938. urtean; Greziako lehen parke naturala izan zen. Mendiaren inguruko parkeak 40 kilometro karratuko azalera du. Olinpoko Parke Naturalean 1.700 landare-espezie ezberdin aurki ditzakegu: pagoak, pinuak eta hosto iraunkorreko zuhaitzak, besteak beste. Horrez gain, otsoak, azeriak, oreinak, basurdeak, txakalak, basakatuak eta animalia txikiagoak ere bizi dira basoetan eta gailur harritsuetan.