Gene-adierazpen: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa: 1. lerroa:
[[Fitxategi:Genetic code.svg|thumb|300px|Geneen adierazpenean ADNa ARNra transkribatzen da, eta transkripzio horren itzulpena egitean proteina sortzen da.]]
[[Fitxategi:Genetic code.svg|thumb|300px|Geneen adierazpenean ADNa ARNra transkribatzen da, eta transkripzio horren itzulpena egitean proteina sortzen da.]]
'''Gene-adierazpena''' [[gene]] batek gordetzen duen informazioa hainbat produktu funtzionalen sintesian erabiltzen deneko prozesua da. Produkutu horiek sarritan [[proteina]]k dira, baina proteinak kodetzen ez dituzten geneetan, esaterako [[ARN erribosomiko]]an (rRNA), produktua [[ARN]] funtzionala da. Gene-adierazpena bizi-mota ezagun guztietan erabiltzen da bizitzarako makineria makromolekularra sortzeko.
'''Gene-adierazpena''' [[gene]] batek gordetzen duen informazioa hainbat produktu funtzionalen sintesian erabiltzen deneko prozesua da. Produkutu horiek sarritan [[proteina]]k dira, baina proteinak kodetzen ez dituzten geneetan, esaterako [[ARN erribosomiko]]an (rRNA), produktua [[ARN]] funtzionala da. Gene-adierazpena bizi-mota ezagun guztietan erabiltzen da bizitzarako makineria makromolekularra sortzeko.

Organismo guztietan [[zelula]] somatikoetan dagoen [[DNA]] berdin-berdina da zelula guztietan. DNA horretan [[proteina]]k sortzeko informazio guztia dago. Baina [[gene]] guztiak ez dira aldi berean aktibatzen, ezta zelula guztietan ere.

Badaude gene batzuk beti zelula guztietan adierazten direnak. Gene horiek organismoarentzat funsezkoak diren proteinak kodetzen dituzte ([[entzima]] batzuk, esaterako). Baina gene gehienak adierazten dira ala ez zelulak [[Ehun (biologia)|ehun]] zehatz batean egiten duen funtzioaren arabera. Esaterako, [[neurona]] baten geneak [[nerbio-bulkada]]ren transmisioan parte hartzen duten [[neurotransmisore]]ak sortzeko aktibatuko dira, baina gene horiek ez dira aktibatuko [[immunitate-sistema]]ren zeluletan ([[linfozito]]etan, esaterako). Era berean, azken hauetan adierazten diren geneak, [[zitokina]]k sortzeko, adibidez (zitokinak erantzun immunean funtsezko zeregina betetzen duten proteinak dira) ez dira adieraziko neurona batean edo [[hepatozito]] batean. Funtsean, tipo zelular bakoitzean proteina desberdinak sintetizatzen direlako <ref> Aldaba, J., Lopez, P., Pascual M.M., Urzelai, A.: Biologia 2 Batxillergoa Elkar ISBN: 84-9783-222-1 </ref>.

Horretaz gain, denbora-espezifikotasuna ere badago; horrek esan nahi du zelula bateko geneak organismo baten bizitzaren une desberdinetan piztu ala itzal daitezkeela.

Jakina denez, proteinen sintesia bi fasetan gertatzen den prozesua da. Lehenengo fasean, ADNn dagoen informazio genetikoa ARN-m-ra pasatzen da (transkripzioa); bigarren fasean, ARN-m horrek dituen baseak "irakurrita" izaten dira erribosometan, aminoazidoen sekuentzia batzuk agertuz ([[itzulpen (genetika)|itzulpena]]).

ADN → ARN (Transkripzioa)

ARN → PROTEINA (Itzulpena)

Gene-adierazpenaren prozesuko urrats guztiak modulatu erregulatu daitezke: transkripzioa, RNAren ebaketa eta lotura, itzulpena eta proteina baten itzulpen ondoko aldaketa ere. [[Gene-adierazpenaren erregulazioa]] edozein organismoren zelula-bereizketarako, garapenerako, morfogenesirako eta aldakortasunerako eta moldagarritasunerako oinarria da.

== Erreferentziak ==
{{erreferentzia_zerrenda}}

== Ikus, gainera ==
* [[Gene-adierazpenaren erregulazioa]]


== Kanpo estekak ==
== Kanpo estekak ==
{{autoritate kontrola}}
{{autoritate kontrola}}


{{zirriborroa}}


[[Kategoria:Genetika]]
[[Kategoria:Genetika]]

12:16, 8 abuztua 2022ko berrikusketa

Geneen adierazpenean ADNa ARNra transkribatzen da, eta transkripzio horren itzulpena egitean proteina sortzen da.

Gene-adierazpena gene batek gordetzen duen informazioa hainbat produktu funtzionalen sintesian erabiltzen deneko prozesua da. Produkutu horiek sarritan proteinak dira, baina proteinak kodetzen ez dituzten geneetan, esaterako ARN erribosomikoan (rRNA), produktua ARN funtzionala da. Gene-adierazpena bizi-mota ezagun guztietan erabiltzen da bizitzarako makineria makromolekularra sortzeko.

Organismo guztietan zelula somatikoetan dagoen DNA berdin-berdina da zelula guztietan. DNA horretan proteinak sortzeko informazio guztia dago. Baina gene guztiak ez dira aldi berean aktibatzen, ezta zelula guztietan ere.

Badaude gene batzuk beti zelula guztietan adierazten direnak. Gene horiek organismoarentzat funsezkoak diren proteinak kodetzen dituzte (entzima batzuk, esaterako). Baina gene gehienak adierazten dira ala ez zelulak ehun zehatz batean egiten duen funtzioaren arabera. Esaterako, neurona baten geneak nerbio-bulkadaren transmisioan parte hartzen duten neurotransmisoreak sortzeko aktibatuko dira, baina gene horiek ez dira aktibatuko immunitate-sistemaren zeluletan (linfozitoetan, esaterako). Era berean, azken hauetan adierazten diren geneak, zitokinak sortzeko, adibidez (zitokinak erantzun immunean funtsezko zeregina betetzen duten proteinak dira) ez dira adieraziko neurona batean edo hepatozito batean. Funtsean, tipo zelular bakoitzean proteina desberdinak sintetizatzen direlako [1].

Horretaz gain, denbora-espezifikotasuna ere badago; horrek esan nahi du zelula bateko geneak organismo baten bizitzaren une desberdinetan piztu ala itzal daitezkeela.

Jakina denez, proteinen sintesia bi fasetan gertatzen den prozesua da. Lehenengo fasean, ADNn dagoen informazio genetikoa ARN-m-ra pasatzen da (transkripzioa); bigarren fasean, ARN-m horrek dituen baseak "irakurrita" izaten dira erribosometan, aminoazidoen sekuentzia batzuk agertuz (itzulpena).

ADN → ARN (Transkripzioa)

ARN → PROTEINA (Itzulpena)

Gene-adierazpenaren prozesuko urrats guztiak modulatu erregulatu daitezke: transkripzioa, RNAren ebaketa eta lotura, itzulpena eta proteina baten itzulpen ondoko aldaketa ere. Gene-adierazpenaren erregulazioa edozein organismoren zelula-bereizketarako, garapenerako, morfogenesirako eta aldakortasunerako eta moldagarritasunerako oinarria da.

Erreferentziak

  1. Aldaba, J., Lopez, P., Pascual M.M., Urzelai, A.: Biologia 2 Batxillergoa Elkar ISBN: 84-9783-222-1

Ikus, gainera

Kanpo estekak