Adiskideen Erlijiozko Elkartea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Adiskideen Erlijiozko Elkartea
Datuak
MotaChristian denominational family (en) Itzuli
Jarduera
KidetzaZentralstelle für Recht und Schutz der Kriegsdienstverweigerer aus Gewissensgründen (en) Itzuli eta Federal Council of Churches (en) Itzuli
Honen parteProtestantismo
Osatuta
Historia
Sorrera1652
Sortzailea
Jasotako sariak
webgune ofiziala

Adiskideen Erlijiozko Elkartea (ingelesez: The Religious Society of Friends) komunitate erlijioso protestantea da, George Foxek 1652an sortu zuena. Ingalaterran jaio zen arren, Estatu Batuetan zabaldu zen gehienbat. Eskuarki kuakeroak (ingelesez: Quakers, euskaraz: «Dardartiak») deitzen zaie, Foxek bere sermoietan erabiltzen zuen leloagatik, Tremble at the Word of the Lord (euskaraz: «Dar-dar egizue Jainkoaren hitzarekin») eta kuakeroek beren erlijiozko zirrara dardaren bidez adierazteko ohitura zutelako.

Ez dute sakramenturik onartzen, uko egiten diote epaiketetan zin egiteari, uko egiten diote armak egin eta erabiltzeari, anaiarteko borrokatzat dute gerra eta ez dute elizako inongo hierarkiarik onartzen. Prestutasuna eta filantropia dira beren ezaugarri nagusiak. 1947an Bakearen Nobel saria eman zitzaien.

Kuakero nagusietako bat William Pen izan zen, 1681ean Pennsylvania sortu zuena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Erlijio Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.