Sverre Lunde Pedersen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sverre Lunde Pedersen

Bizitza
JaiotzaBergen1992ko uztailaren 17a (31 urte)
Herrialdea Norvegia
Familia
AitaJarle Pedersen
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerakizotz gaineko abiadura-patinatzailea
Pisua73 kilogramo
Altuera180 zentimetro
Jasotako sariak

IMDB: nm9877550 Olympic.org: sverre-lunde-pedersen Edit the value on Wikidata

Sverre Lunde Pedersen (Bergen, Norvegia, 1992ko uztailaren 17a) Norvegiako atleta da, izotz gainean abiadura-patinajean lehiatzen dena[1].

Neguko hiru Olinpiar Jokotan hartu zuen parte hiru domina lortuz; bi Pyeongchang-en 2018an lortu zituen, urrea taldekako jazarpenean Håvard Bøkko, Simen Spieler Nilsen eta Sindre Henriksenekin batera, eta brontzea, 5.000 metrotan; gainera, urrezko bat lortu zuen Beijing 2022an taldekako jazarpenean Hallgeir Engebråten eta Peder Kongshaug-ekin, eta 5. postua, Sotxi 2014an taldekako jazarpenean[1].

2015 eta 2020 urteen artean, Izotz Gaineko Abiadura-patinajeko Munduko Txapelketan, bost domina irabazi zituen, eta, 2016 eta 2019 urteen artean, Banakako Distantziako Abiadura-patinajeko Munduko Txapelketan, sei domina[1].

Horrez gain, brontzezko bi domina irabazi zituen Izotz Gaineko Abiadura-patinajeko Europako Txapelketan, 2019 eta 2021 urteetan, eta bi domina irabazi zituen Banakako Distantziako Abiadura-patinajeko Europako Txapelketan, 2020 eta 2022 urteetan[1]

Nazioarteko lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neguko Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2018 Pyeongchang (Hego Korea Hego Korea) 1. postua, urrezko domina Jazarpena taldeka
2018 Pyeongchang (Hego Korea Hego Korea) 3. postua, brontzezko domina 5.000m
2022 Pekin (Txinako Herri Errepublika Txina) 1. postua, urrezko domina Jazarpena taldeka
Munduko Txapelketa
Urtea Lekua Domina Proba
2015 Calgary (Kanada Kanada) 3. postua, brontzezko domina Sailkapen orokorra
2016 Berlin (Alemania Alemania) 2. lekua, zilarrezko domina Sailkapen orokorra
2018 Ámsterdam (Herbehereak Herbehereak) 2. lekua, zilarrezko domina Sailkapen orokorra
2019 Calgary (Kanada Kanada) 2. lekua, zilarrezko domina Sailkapen orokorra
2020 Hamar (Norvegia Norvegia) 2. lekua, zilarrezko domina Sailkapen orokorra
Banakako Distantziako Munduko Txapelketa
Urtea Lekua Domina Proba
2016 Kolomna (Errusia Errusia) 2. lekua, zilarrezko domina Jazarpena taldeka
2016 Kolomna (Errusia Errusia) 3. postua, brontzezko domina 5.000m
2017 Gangneung (Hego Korea Hego Korea) 3. postua, brontzezko domina Jazarpena taldeka
2019 Inzell (Alemania Alemania) 1. postua, urrezko domina 5.000m
2019 Inzell (Alemania Alemania) 2. lekua, zilarrezko domina 1.500m
2019 Inzell (Alemania Alemania) 2. lekua, zilarrezko domina Jazarpena taldeka
Campeonato Europeo
Urtea Lekua Domina Proba
2019 Collalbo (Italia Italia) 3. postua, brontzezko domina Sailkapen orokorra
2021 Heerenveen(Herbehereak Herbehereak) 3. postua, brontzezko domina Sailkapen orokorra
Campeonato Europeo en Distancia Individual
Urtea Lekua Domina Proba
2020 Heerenveen(Herbehereak Herbehereak) 3. postua, brontzezko domina Jazarpena taldeka
2022 Heerenveen(Herbehereak Herbehereak) 2. lekua, zilarrezko domina Jazarpena taldeka

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d «Sverre Lunde Pedersen». Base de datos de la ISU (Ingelesez).