Ángel Larroque

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ángel Larroque

Bizitza
JaiotzaBilbo1874ko irailaren 6a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBilbo1961eko urtarrilaren 22a (86 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Neska eta katua, Larroqueren margolana.

Ángel Larroque Etxebarria (Bilbo, Bizkaia, 1874ko irailaren 6a1961ko urtarrilaren 22a) margolaria izan zen.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita eta aitona bezala margolaritzari ekin, eta bederatzi urte zituela Bilboko Arte eta Lanbide Eskolan sartu zen. 1894an, Aurelio Artetarekin batera lortutako Bizkaiko Foru Aldundiak emandako beka bati esker, Parisa joan zen ikastera.[2] Urte hartan Alemaniara, Stuttgartera hain zuzen ere, Nemesio Mogrobejorekin joan zen. Madrilen Pradoko Museoaren maisuez ikasi zuen. Berriro Bizkaiko Foru Aldundiari esker Italiara joan zen. Gero jo ta su ari zuen margotzen eta Bilbon zein Madrilen erakusteta batzuk izan zituen.[3]

1921ean irakasle bihurtu zen Bilboko Arte eta Lanbide Eskolan.[4]

Lan gustukoenak herrikoiak eta hiri-paisaiak zituen.

Lan nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Ángel Larroque», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
  2. Berria: Ezezaguna[Betiko hautsitako esteka]
  3. Javier González de Durana: Ángel Larroque, un pintor, el olvido y la memoria. Bilbo: 2003. ISBN 84-87184-79-0
  4. Berria: Angel Larroque ahanzturan ez galtzeko erakusketa, Bilbon[Betiko hautsitako esteka]