Edukira joan

Berlingo urrezko kapelua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Berlingo urrezko kapelua
Jatorria
Sorrera-urteaK.a. 900
Aurkikuntza lekuaezezaguna
Aurkikuntza dataAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "ezezaguna"
Ezaugarriak
Materiala(k)Urrebitsa
Dimentsioak745 (altuera) mm
Pisua490 gramo
Deskribapena
Honen parte daBrontze Aroko urrezko kapeluak
Kokapena
LekuaNeues Museum
BildumaMuseum für Vor- und Frühgeschichte (en) Itzuli
InbentarioaIIc 6068

Berlingo Urrezko Kapelua (alemanez: Berliner Goldhut) urrezko xafla mehe batez egindako Brontze Aroko artefaktu bat da, urrezko kapeluen multzo bereziko lau ale ezagunetako bat. Kanpo-estalki bezala balio izan zuen, ziur aski material organikoz egina egongo zen kapelu luze koniko baten gainean. Berlingo Museoaren Uharteko Neues Museoan dago, beretzako apropos apailatutako gela batean.

Kapelua nazioarteko arte-objetuen merkatuan jarri zen salgai 1995ean. 1996an, Berlingo Museum für Vor- und Frühgeschichte delakoak Brontze Aroko artefaktu garrantzitsu gisa erosi zuen. Saltzaileak jakinarazi zuen objektua 1950 eta 1960 urteetan sortutako bilduma pribatu suitzar anonimo batetik zetorrela, iradokiz Alemaniako hegoaldean edo Suitzan aurkitu zutela objektua. Ez da xehetasun gehiago ezagutzen. Berlinen gordea dagoela 1996az geroztik, horregatik jarri zaio izena.

Konoaren kontserbazio onak iradokitzen du ezen, Schifferstadteko adibidean bezala, kontu handiz bete zutela lurzoruz edo errautsez, eta, ondoren, posizio bertikalean lurperatuko zutela lurzoru fin samarrean.

K.a. 1000 eta 800 urteen arteko objektua dela uste dute adituek.

Alderaketa beste kapeluekin:

Kapeluekin duen antzekotasunaz gain, beren iruditeria eta itxura lotzen da estetika bertsuko Brontze Aroko urregintzako beste aurkikuntza batzuekin, zeinetan nabarmentzen den bat Euskal Herrian egina, Axtrokiko ontziak[1].

Konparaketa apaindura detaileetan, Berlingo kapelua ezkerretan, Axtrokiko katiluetako bat eskumatan. Konparaketa apaindura detaileetan, Berlingo kapelua ezkerretan, Axtrokiko katiluetako bat eskumatan.
Konparaketa apaindura detaileetan, Berlingo kapelua ezkerretan, Axtrokiko katiluetako bat eskumatan.


Biribil eta eraztunen konbinazioan, adituek iradoki dute ilargi eta eguzki egutegi batzuen kalkulurako tresna izan zitekeela Berlingo kapelua, baina ez da halako alderaketarik egin Axtrokiko zirkulu-eraztunekin, zeinak berdintsuak diren itxuran.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Eogan, George. (1981). «The Gold Vessels of the Bronze Age in Ireland and Beyond» Proceedings of the Royal Irish Academy. Section C: Archaeology, Celtic Studies, History, Linguistics, Literature 81C: 345–382. ISSN 0035-8991. (Noiz kontsultatua: 2022-11-26).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]