Museoen uhartea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Museoen uhartea1
World Heritage Logo global.svg UNESCOren gizateriaren ondarea
Museumsinsel 2008.jpg

Uhartearen aireko ikuspegia.

Mota Kulturala
Irizpideak ii, iv
Erreferentzia 896
Kokalekua  Alemania
Eskualdea2 Europa/Ipar Amerika
Izen ematea 1999 (XXIII. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Museoen uhartea (alemanez Museumsinsel) Alemaniako Berlin hiriburuaren erdiguneko Mitte barrutian dagoen uharte txiki bat da, museo garrantzitsu eta ugariren kokalekua da eta Spree ibaiaren urek inguratzen dute. 1999an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen[1].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurreneko erakusketa aretoa 1797 urtean altxatu zen. 1841 urtean Frederiko Gilen IV.a Prusiakoaren eremu erresidentziala zen, "arteari eta zientziari" emana. Hainbat errege prusiarrek pilatutako arte eta arkeologia bildumak zeuden bertan. 1918 urtean Stiftung Preußischer Kulturbesitz ("Prusiarren kultura ondarearen fundazioa") elkartean hartu zituen bere baitan eta gaur egun ere elkarte honek kudeatzen du[2].

Bigarren Mundu Gerran hainbat eraikin kaltetu ziren eta oraindik ere berrantolaketa prozeu batean sarturik dago.

Uhartean dauden eraikinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Museoen uhartearen planoa.
Museoen maketa.

Altes museoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Altes Museum»

Altes museoa ("Museo Zaharra"), museo guztien artean zaharrena da. Karl Friedrich Schinkel arkitektoak diseinatu[3] eta 1823 eta 1830 artean eraiki zen. Jadanik existitzen ez den Berlingo gazteluaren atzealdean kokatu zen eta Berlín, Potsdam eta Charlottenburgeko gazteluetako bildumak hartu zituen. Frederiko-Gilen III.a Prusiakoak Antikensammlung Prusiako arkeologia bilduma publikoak ikus zezan ezarri zuen bertan[4].

Neues museoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Neues Museum»

Neues museoa ("Museo Berria") museo zaharraren atzealdean eraiki zen 1859 urtean. Schinkelen ikaslea zen Friedrich August Stülerrek diseinatu zuen. Bigarren Mundu Gerran ia erabat suntsitu zen eta David Chipperfieldek gidaturiko berreraikitze lanak 2009an amaitu ziren[5]. Aurrehistoriako eta Egiptoko bildumak daude ikusgai, denetan ezagunena Nefertitiren bustoa da[5][6].

Alte Nationalgalerie[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Alte Nationalgalerie»

Stüler berak eraiki zuen Alte Nationalgalerie ("Aintzinako Galeria Nazionala") 1876an. Joachim H. W. Wagener bankariak XIX mendean emandako arte bilduma gordetzeko eraiki zen. Hurrengo urteetan bilduma handituz joan zen eta gaur egun Alemaniako XIX mendeko margolan eta eskultura bilduma handienetakoa da. Bigarren Mundu Gerran kalte handiak izan zituen eta berreraikuntza prozesu luze baten ondoren 2001 urtean irkei zituen berriz ateak.

Bode museoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Bode museoa»

Bodemuseum ("Bode museoa") 1904an inauguratu zenean Kaiser-Friedrich-Museum izenaz. Uhartearen iparraldeko puntan kokaturik dago. Museoak duen kupula marroiari esker erraz identifikatzen da. Antzinate berantiarreko eta Bizantzioko arte eta eskultura bildumak gordetzen ditu[7].

Pergamo museoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Pergamo Museoa»

Pergamonmuseum ("Pergamo Museoa") 1930 urtean eraiki zen Ekialde Hurbileko eraikinak gordetzeko. Eraikin aipagarrienak izena ematen dion Pergamoko aldarea, Ixtarren Ateak eta Miletoko merkatuaren atea dira.

James Simon galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «James Simon aretoa»

James-Simon-Galerie ("James Simon galeria") oraindik eraikitzen ari diren museo berria da. 2019 urtean irekiko ditu ateak.

Beste ondasun aipagarri batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Museoen uhartea izenaz ezagutzen bada ere badaude museoak ez diren eraikin garrantzitsu batzuk:

Berlingo katedrala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Berlingo katedrala»

Berliner Dom ("Berlingo katedrala") 1895 eta 1905 urteen artean eraikitako katedral protetantea da. XVIII mendeko katedral barrokoa berriztu zen Karl Friedrich Schinkelek eta itxura neoklasikoa eman zion[8].

Lustgarten[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Lustgarten»

Lustgarten ("Gozamenaren parkea") Spree ibaiaren ertzean dagoen parkea da.

Berlingo gaztelua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Berliner Stadtschloss»

Berliner Stadtschloss ("Berlingo gaztelua") Berlin erdian kokaturik zegoen gaztelua zen, Bigarren Mundu Gerran izandako kalte larrien ondorioz eraitsi behar izan zena.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz)  Centre, UNESCO World Heritage «Centro del Patrimonio Mundial -» whc.unesco.org http://whc.unesco.org/es/list/896#top. Noiz kontsultatua: 2018-09-18 .
  2. (Alemanez)  «Standorte der Stiftung Preußischer Kulturbesitz - Stiftung Preußischer Kulturbesitz» www.preussischer-kulturbesitz.de http://www.preussischer-kulturbesitz.de/standorte/gesamtuebersicht-der-standorte.html?navid=21. Noiz kontsultatua: 2018-09-18 .
  3. (Alemanez)  Berlin, Staatliche Museen zu «Staatliche Museen zu Berlin: Museen & Einrichtungen - Alles auf einen Blick» Staatliche Museen zu Berlin https://www.smb.museum/museen-und-einrichtungen/alles-auf-einen-blick.html. Noiz kontsultatua: 2018-09-18 .
  4.   Altes Museum - Berlin.de 2011-12-21 https://web.archive.org/web/20111221094253/http://www.berlin.de/orte/museum/altes-museum/. Noiz kontsultatua: 2018-09-18 .
  5. a b   «Nefertiti Gets a New Palace: Revamped Neues Museum Finally Opens in Berlin» Spiegel Online 2009-10-16 http://www.spiegel.de/international/germany/nefertiti-gets-a-new-palace-revamped-neues-museum-finally-opens-in-berlin-a-655577.html. Noiz kontsultatua: 2018-09-18 .
  6.   «Nefertiti regresa a su antiguo hogar» www.elcultural.com https://www.elcultural.com/noticias/arte/Busto-de-Nefertiti-regresa-a-su-antiguo-hogar/505281. Noiz kontsultatua: 2018-09-18 .
  7. (Alemanez)  Berlin, Staatliche Museen zu «Staatliche Museen zu Berlin: Home» Staatliche Museen zu Berlin https://www.smb.museum/home.html. Noiz kontsultatua: 2018-09-18 .
  8.   Stephani, Elisabeth, Kühne, Günther Evangelische Kirchen in Berlin CZV-Verlag ISBN 3-7674-0158-4 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Museoen uhartea Aldatu lotura Wikidatan

Koordenatuak: 52° 31′ 17″ N, 13° 23′ 44″ E / 52.52139°N,13.39556°E / 52.52139; 13.39556