Bernadette Devlin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Bernadette Devlin
Bernadette Devlin (1986).jpg
Erresuma Batuko parlamentuko kidea

1969 - 1974
George Forrest - John Dunlop
Barrutia: Mid Ulster
Bizitza
Jaiotza Cookstown1947ko apirilaren 23a (70 urte)
Hezkuntza
Heziketa Belfasteko Queen's unibertsitatea
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea politikaria
Lantokia(k) Londres
Sinesmenak
Erlijioa ateismoa
Alderdi politikoa baliorik ez
Independent Socialist Party
Irlandar Alderdi Errepublikar Sozialista
Unity

Josephine Bernadette Devlin McAliskey (Cookstown, Ipar Irlanda, 1947ko apirilaren 23a) irlandar politikari eta Irlandar Alderdi Errepublikar Sozialistaren sortzailea da.

1969an psikologia ikaslea zelarik Bogsideko Guda izenaz ezagutu ziren Derryko gertakarietan paper nabarmena jokatu zuen, hauen ondorio bezala atxilotua izan zen. Joera nazionalista eta aurrerakoiekoa, urte hartan bertan Komunen Ganberarako hautatua izan zen, honela 22 urte besterik ez zituela Ipar Irlanda ordezkatuz: ganbera honetako biltzarkide gazteena zen. 1970an bere legebiltzarkide eskubidea berreskuratu zuen, aldiz 1974eko hauteskundeetan bere eserlekua galdu zuelarik.de 1974.

1981an bere senarrarekin bat zegoela talde paramilitar unionistek antolatutako atentatua jasan zuen. Oraindik ezkontzeke zegoelarik haurra izan zuenez bere ospeak katolikoen artean gainbehera pairatu zuen. Bere oroitzapenak Nere Arimaren Salneurria liburuan idatzi zituen.[1]

Ez zuen lortu bere legebiltzarreko eserlekua berriz ere berreskuratzea. 2003an Estatu Batuetan sartzea eragotzi zitzaion, nonbait segurtasunaren aurkako arriskutsutzat hartu baitzuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]