Bernard Le Bovier de Fontenelle
Itxura
Bernard Le Bovier de Fontenelle (Rouen, 1657ko otsailaren 11 – Paris, 1757ko urtarrilaren 9a) frantziar filosofo eta poeta izan zen. Corneilleren iloba zen. Modernoen aldeko jarrera hartu zuen bere Digression sur les Anciens et les Modernes (1687) obran, eta antzerkiak ere idatzi zituen, arrakastarik gabe, ordea. Entretiens sur la pluralité des mondes (1686) eta Histoire des oracles (1687) obretan jakintza herriratzen saiatu zen. Frantziako akademiarako (1691) eta Jakintzen akademiarako (1697) hautatu zuten; Eloges eta Préfaces ugariak idatzi zituen, balio handikoak. Fontanelleren jokabidea kontuan hartuz, XVIII. mendeko filosofoen aitzindari dela esan daiteke.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bernard Le Bovier de Fontenelle |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.