Bernard Lyot
| Bernard Lyot | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Paris, 1897ko otsailaren 27a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Kairo, 1952ko apirilaren 2a (55 urte) |
| Hobiratze lekua | Père Lachaise hilerria Grave of Lyot (en) |
| Familia | |
| Aita | Constant Lyot |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Sorbonne Parisko Unibertsitatea |
| Doktorego ikaslea(k) | Audouin Dollfus |
| Hizkuntzak | frantsesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | astronomoa |
| Enplegatzailea(k) | Parisko Behatokia |
| Jasotako sariak | ikusi
|
| Kidetza | Frantziako Zientzien Akademia Nazioarteko Astronomia Elkartea Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala |

Bernard Lyot (Paris, Frantzia, 1897ko otsailaren 27a - Kairo, Egipto, 1952ko apirilaren 2a) frantses ingeniaria izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Parisen ingeniaritza-ikasketak egin ondoren, Alfred Pérot fisikariaren laguntzaile gisa lanean hasi zen Parisko Eskola Politeknikoan. 1920-1952 bitarteko urteetan, Meudon Behatokian lan egin zuen (1926an, Parisko Behatokiaren barneko sail egin zuten Meudongoa).
Optikan aditua zen Lyot, eta planeten argi-islen polarizazioa ikertzeko ahalmen handiko polariskopioa eraiki zuen. Pic du Midi mendian hainbat behaketa egin zituen, eta behaketa haien bidez ondorioztatu zuen Ilargiaren gainaldeak sumendi-hautsaren modura jokatzen duela, eta Marten harea-ekaitzak gertatzen direla.
Lyoten ikerketa garrantzitsuenak, dena dela, koronografoa asmatzeko egindakoak izan ziren; tresna horri esker, eklipserik ez denean Eguzkiaren koroa ikertzeko aukera du ikertzaileak. Lyotek lerro espektral berriak aurkitu zituen Eguzkiaren koroan, eta Eguzkiaren irtenguneen irudiak filmatu zituen lehenengo aldiz.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.