Bernardo Ader

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bernardo Ader
Bizitza
Herrialdea Argentina
Jarduerak
Jarduerakekintzailea
Bernardo Aderren kintako atea, 1930 inguruan. Atzean, eskuinean, Dorrearen silueta ikusten da.[1]
Ader Dorrea gaur egun.

Bernardo Ader (Aurelhan (Pirinio Garaiak), 1845ean-Buenos Aires, 1918ko martxoaren 29a) jatorri euskalduneko lurjabe argentinarra izan zen. Biarritzetik Río de la Platara joan zen XIX. mendeko bigarren erdialdean. Anita Bieckertekin ezkondu zen, horrela Emilio Bieckert baroi aberatsaren koinatua bihurtuz. Buenos Airesko probintzian dagoen Villa Adelinan Ader dorrea eraikitzea agindu zuen 1917an. Lursailaren sarreran zegoen atea Estatu Batuetako Atlanta hirian dago, bertako batek erosita.[2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Euskal Herrian egoera ekonomikoa erraza ez zela eta, Argentinara joan zen. Han, Buenos Airesko probintzian ekimen desberdinak jarri zituen martxan. Lehen unean arotza gisa hasi zen lanean, aroztegi eta tapiztegi bat martxan jarri zuen. Baina lur eros-salmentetan egin zuen dirua, benetan. Anita Bieckertekin ezkondu zen eta lau seme-alaba izan zituzten. Zoritxarrez bi anaia gaixotu ziren eta, medikuen aholkua jarraituz, 1907an Emilio Bieckerten oparia zen mendiko chakra edo etxalde batera joan ziren bizitzera, egungo Carapachay eta Villa Adelina herrien artean. Laster etxea handitu zuen eta 1916 dorre bat altxatzea erabaki zuen, Ader dorrea alegia. Eraikin horrekin hildako semeak gogoratu nahi zituen eta, halaber, Argentinari bere esker ona erakutsi. Dorrearen diseinua Artaza eta Marino arkitektoena izan zen. Lehen harria 1917ko apirilaren 1.an jarri zen. Hasieran "Independentziaren Dorrea" izenarekin ezagutu zitzaion.

Buenos Aires Handian ibilbide batek bere izena darama gaur egun.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]