Bertha Gaztelumendi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Bertha Gaztelumendi
Bizitza
Izen osoa Bertha Gaztelumendi Caballero
Jaiotza Irun1962  (56/57 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Euskal Herriko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerak kazetaria, dokumentalista, ikertzailea eta errealizadorea
Enplegatzailea(k) Euskal Herriko Unibertsitatea

Bertha Gaztelumendi Caballero (Irun, 1962) gipuzkoar kazetaria, zuzendaria eta Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV-EHU) Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Katedran ikertzailea da. EHUn ikasi eta EiTB eta Emakunderako lan egin du.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertha Gaztelumendi Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV-EHU) Informazioaren Zientzian graduatu zen eta Bake Ikasketak eta Gatazkak Ebasteko masterrak egin zituen Bradfordeko Unibertsitatean, Ingalaterran.

Euskal Herriko zenbait komunikabideetan lan egin zuen: Latinoamerikan korrespontsala izan zen 2003. urtetik 2010. urtera EiTB telebistan. Justizia saileko Komunikazio eta Prentsa arduraduna izan zen, baita Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Segurantza saileko eta Emakumearen Euskal Erakundeko, Emakunde, arduraduna.[1]

2012an “Mariposas en El Hierro” dokumentala estreinatu zuen, Euskal Herrian ardaztuta.[2] Bertha Gaztelumendiren hausnarketa dokumental honi buruz hauxe da: “indarkeria mota desberdinei buruzko gogoeta da, non emakumearen papera aldarrikatzen den gatazken konponketan eta gizartearen eredu berrien sormenan.[3][4][5]

“Nigar franko egingo zuen aitak” dokumentala 2014an aurkeztu zen. Honek Guda Zibilari eta eduki zituen ondorioei buruz hitz egiten du, lehengo pertsonan narratua dago Gipuzkoako herrixkako (Villabona) biztanleengaitik, nortzuk garai horietako gatazkak bizi zituzten.[6][7]

Nuria Casal-ekin “Las buenas compañías” zuzendu zuen. Errenterian 1975tik egon ziren borroka feministei buruz hitz egin zuten, 350 emakume baino gehiago espetxeratuta egonda adulterioa, abortua eta prostituzioagaitik.

2015ean Errenteriako Laburmetraien XX. Jaialdian “Labur Dokumental Onenaren atalean” saria eskuratu zuen.[8][1]

“Volar” luze dokumentalaren zuzendaria eta gidoilaria da eta Donostiako Zinema Jaialdian aurkeztu zuen, 2017an. Dokumentala genero-indarkeriagaitik tratu txarrak jaso dituzten adin eta lan desberdinetako bederatzi emakumeen bizitza kontatzen du.[9][10] “Emakume horiek ahalegintzen dira haien mina beste pertsona batzuentzako erabilgarria den zerbaitean eraldatzen".[11]

Bertha Gaztelumendi indarkeriari buruzko zenbait txostenen egilekidea da: “Necesidades, obstáculos y buenas prácticas en los itinerarios de salida de la violencia de género, desde la experiencia de mujeres del área rural de Araba, ARGITUZ”, 2012an edo “Manual de divulgación sobre la realización de proyectos de recuperación de la memoria de la convivencia, Diputación Foral de Gipuzkoa”, 2015ean, besteak beste.[12]

Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Katedran ikertzailea da, Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV-EHU). Giza Eskubideen Elkarteko kidea da ARGITUZ elkartean.

Dokumentalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Mariposas en el hierro, 2012.[13]
  • Nigar franko egingo zuen aitak, 2014.
  • Las buenas compañías, 2015.[14]
  • Volar, 2017.

Sariak eta Onarpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2015ean Errenteriako Laburmetraien XX. Jaialdian “Labur Dokumental Onenaren atalean” saria eskuratu zuen, “Las Buenas Compañías” dokumentalagaitik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz)«Bertha Gaztelumendi | Tabakalera - Donostia / San Sebastián» www.tabakalera.eu . Noiz kontsultatua: 2018-04-13.
  2. (Gaztelaniaz)«El documental 'Mariposas en el Hierro' abre este miércoles las II Jornadas de Paz, Convivencia y Derechos Humanos» eldiario.es . Noiz kontsultatua: 2018-04-13.
  3. (Gaztelaniaz)«Presentación de Mariposas en el hierro, de Bertha Gaztelumendi - FICM» FICM 2013-10-22 . Noiz kontsultatua: 2018-04-13.
  4. (Gaztelaniaz)«Mariposas en el hierro | Cine en Violeta» www.cineenvioleta.org . Noiz kontsultatua: 2018-04-13.
  5. (Gaztelaniaz)Aramendi, Xole (2012-09-23) ««Son mujeres que luchan por transformar el dolor en algo útil para el resto»» www.naiz.eus . Noiz kontsultatua: 2018-04-13.
  6. (Gaztelaniaz)User, Super «Analizando las huellas del pasado para paliar el dolor del presente» www.amasavillabonaoroitzen.net . Noiz kontsultatua: 2018-04-13.
  7. (Euskaraz)Berria.eus «Bizikidetza gorrotoaren gainetik» Berria . Noiz kontsultatua: 2018-04-13.
  8. (Gaztelaniaz)(Central), Ricardo - Redaccion «Premios del Festival de cortos de Errenteria | Agencia de Noticias | Página 28420» www.agenciadenoticias.es . Noiz kontsultatua: 2018-04-13.
  9. «BOLETIN OVGB N.º 47» www.bizkaia.eus . Noiz kontsultatua: 2018-04-13.
  10. (Gaztelaniaz)«Emakunde presenta 'Volar', una película con testimonios de mujeres que han sobrevivido a la violencia de género» www.emakunde.euskadi.eus 2017-04-09 . Noiz kontsultatua: 2018-04-13.
  11. Emakunde (2017-10-02) "Volar-eko" zuzendaria den Bertha Gaztelumendi Caballero-ri elkarrizketa Ahoz aho saioan (ETB1) . Noiz kontsultatua: 2018-04-13.
  12. Asociación de Derechos Humanos, ARGITUZ (2012) «Necesidades, obstáculos y buenas prácticas en los itinerarios de salida de la violencia de género, desde la experiencia de mujeres del área rural de Araba» Argituz (Marra Servicios Publicitarios, S.L.).
  13. «Mariposas en el hierro | Festival de Cine y Derechos Humanos» www.festivaldecineyderechoshumanos.com . Noiz kontsultatua: 2018-04-13.
  14. Larrotxene Bideo (2017-10-08) Las Buenas Compañias . Noiz kontsultatua: 2018-04-13.