Beti Bezperako Koplak (Santa Agata)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Beti Bezperako Koplak (Santa Agata)
Jatorria
Argitaratze-data2017
Jatorrizko hizkuntzaeuskara
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dokumentala eta bertsoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Begoña Vicario
Kote Camacho
Malen Amenabar


Gidoigilea(k)Maialen Lujanbio
Argumentu nagusiaSanta Agata jaia eta Emakumeen aurkako indarkeria

Beti Bezperako Koplak Maialen Lujanbiok 2016an Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan zabaldutako Santa Agata jaiko kopla bereziak dira. Genero-indarkeriaren salaketa gordina egin zuen. Bertsoz bertso, indarkeria matxistaren agerpen ezberdinak salatu zituen, bai eta hura gainditzeko ezintasuna ere.[1] 2017an film labur bat osatu zuten kopla horiek oinarri hartuta.[2][3]

Film laburra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gero hogei artista gaztek sortze-lan kolektibo batean animazio teknika ezberdinak erabiliz Lujanbioren gogoeta osatu zuten. Film laburra Rotterdamgo zinemaldian aurkeztu zuten.[2][3] Hauek izan ziren parte hartzaileak:

Koplak, hitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira koplak:[3]

Santa Ageda eguna
beti bezpera deguna
ohitura batzuei ez zaie inoiz
iristen biharamuna.
.
Ezetza jaso zun arrak
gizonak, Jainko lurtarrak
ta Ageda gure martiriari
moztu zizkion bularrak.
.
Aterik ate kantari gatoz
makil ta ahots ozen gu
etxe hontako nagusi jaunak
etxekoandrea jotzen du.
.
Kolpe ta kolpe aldaba
hotsa mututuz ahal bada
baserri hontako osaba zaharrak
erabiltzen du alaba.
.
Kalean jator ziharo
etxean dena birao
senar onaren labanak zeuzkan
odol gorrizko bi aho.
.
Leihotik bota du haurra
kolpez hausten da intxaurra
boterea ez da hainbeste aldatu
hogei mendetatik gaurra.
.
Aurrera goaz dena aldatzen da
denbora pasa heinean
dena aldatzen da aldatzen ez den
oinarri baten gainean.
.
Beste zulo bat kiroldegian
aldagela ohi den gizondegian.
Zulo bat berriz kiroldegian
aldagela bat den andrategian.
Begi nini bat zulo erdian
iltze zorrotz baten punta begian.
.
Labana zorrotz aortan
karraxi min bat ahotan
zuhaitzak gizon bihurtzen dira
pasadizo itzal hortan.
.
Talde erasoan hiena
pizti bakarrak nahiena
territorioa markatu nahia
Koloniako haiena.
.
Kalashnikov, bonba, makil...
bizitza merkeegi dabil
gerran gizonak hiltzen dituzte
andreak bortxatu ta hil.
.
Atseden bat eskopetak
botak kendu ta apretak
neska gazte bat mereziko du
gudariaren apetak.
.
"Adios" orain esaten diot
santa honekin batean
beti bezperan bizi gaitezen
zorionez ta pakean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Maialen Lujanbioren 'Beti-bezperako koplak', arrakastatsu» EITB Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2021-04-09).
  2. a b «Beti bezperako koplak» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-04-09).
  3. a b c «'Beti-bezperako koplak', Maialen Lujanbiok Faktoria irratsaioan» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-09).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]