Bihotz-gastu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bihotzaren diagrama.

Bihotz-gastua edo gastu kardiakoa eskuineko nahiz ezkerreko bentrikuluak minutu batean kanpora jaurtitako odol-bolumena da. D = BS x BM (izanik D 'debitua' edo bihotz-gastua, BS eiekzioko bolumen sistolikoa eta BM bihotz-maiztasuna). Gizonezko gazte osasuntsuetan, baldintza normaletan, D = 70 ml/taupada x 75 taupada/min = 5 l/min, batez beste. Emakumeetan, gastuaren balioa % 10-20 txikiagoa izan ohi da.[1]

Bihotz-ponparen ohiko permisio-maila zain-itzulera baino handiagoa izan ohi den arren, ez da beti horrela gertatzen bihotza gaixorik dagoenean. Badira zenbait gaixotasun, hala nola miokardioaren infartua, kardiopatia bulbotarrak eta miokarditisa, bihotzaren bulkadaren eraginkortasuna gutxitu dezaketenak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskalterm: [Kardiologia Hiztegia] [2015]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Anatomia Artikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.