Kardiopatia
Itxura
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Ohar medikoa
| Kardiopatia | |
|---|---|
| Deskribapena | |
| Mota | gaixotasun kardiobaskularra |
| Espezialitatea | Kardiologia |
| Sintoma(k) | bularreko angina, edema, bularreko mina, kordea galtzea, سببلa, Aszitisa, Takikardia, bihotzeko arritmia, hipertentsioa arnasestua |
| Tratamendua | |
| Erabil daitezkeen botikak | valsartan (en) |
| Identifikatzaileak | |
| GNS-10-MK | I51.9 |
| GNS-9-MK | 429.9, V47.2 eta 429.89 |
| MeSH | D006331 |
| Disease Ontology ID | DOID:114 |
Kardiopatia edo bihotzeko gaixotasuna [1] (grezierazko καρδία 'bihotz' eta πάθεια 'gaixotasun' hitzen lotunea) bihotzaren eta sistema kardiobaskularraren gaixotasunen multzoa da.
Sailkapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Etiologiaren arabera, kardiopatiak honela sailka daitezke:
- Sortzetiko kardiopatia sinpleak eta konposatuak. Adibideak: aurikularteko komunikazioa, bentrikularteko komunikazioa, Falloten tetralogia eta abar.
- Eskuratutako kardiopatiak. Adibideak: sukar erreumatikoa, Kawasaki gaixotasunaa, etab.
- Kardiopatia iskemikoa. Adibideak: akutua: bularreko angina/kronikoa: miokardioaren infartua.
- Kardiopatia hipertentsibo soziala.
- Kardiopatia balbularrak edo balbulopatiak. Adibideak: gutxiegitasun mitrala, estenosi mitrala, etab.
- Miokardiopatiak. Adibideak: miokardiopatia chagasikoa, miokardiopatia dilatatua, miokardiopatia hipertrofikoa edo kontzentrikoa.
- Erritmo- edo eroamen-nahasmenduak. Adibideak: aurikulako fibrilazioa, blokeo aurikular-bentrikularra eta abar.
Gaixotasunaren kausa primarioaren arabera, kardiopatiak honela sailka daitezke:
- Sortzetiko kardiopatia. Gaixotasuna fetuaren garapenaren eta heltzearen arazo baten ondorio denean.
- Kardiopatia hipertentsiboa. Hipertentsio arterialaren bigarren mailakoa.
- Kardiopatia iskemikoa. Arteria koronarioen patologiako sekundarioa.
- Kardiopatia primarioak. Ageriko arrazoirik aitortzen ez dutenak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Kardiologia Hiztegia] [2015]
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
