Bilderberg taldea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bilderberg taldea
Datuak
Mota event sequence (en) Itzuli eta erakundea
Historia
Sorrera 1954ko maiatzaren 29a
bilderbergmeetings.org

Bilderberg taldea, sarritan Bildernerg biltzarra, Bildelberg eztabaidagunea edota Bildeberg kluba izenez ere ezaguna da, urtero ospatu ohi den biltzar bat da, bertan aurretik luzatutako gonbit baten bidez bakarrik parte hartu daiteke, hortaz biltzarkideen kopurua oso mugatua da. 130 gonbidatu inguru bildu ohi dira, haietako gehienak mundu osoko enpresa, ekonomia, heziketa, militar eta politika sailetan eragin handia duten pertsonak izaten dira. Eztabaida eta hitzaldi hauek modu informal eta pribatuan gauzatzen direnez, hainbat konspirazio teoriak osatzeko oinarritzat ere hartu izan da. Taldea urtero Europa eta Ipar Amerikako bost izarretako hoteletan bildu ohi da, kazetariei biltzar hauetara sartzea galarazten zaielarik. Talde honen egoitza nagusia edo bulegoa Herbeheretako Leiden hirian dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biltzarraren Bilderberg izena taldearen lehenbiziko biltzar ofiziala 1954. urtean Herbehereetako Arnhem hiriko Bilderberg hotelan burutu izanean datza.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]