Bilgor guruin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Bilgor guruin
Hair follicle-en.svg
Xehetasunak
Identifikadoreak
Latinez glandula sebacea
MeSH A10.336.827
TA A16.0.00.03
FMA 59160
Terminologia anatomikoa

Bilgor guruinak, erdiko dermisean daude, eta, enbrioian, folikulu iletsuaren gemazio bezala, haurdunaldiko laugarren hilabetean garatzen diren lipidoz beteriko zelulez osatuak daude.

Guruin hau bilgorra sintetizatzen duelako bereizten da, funtzio bezala, azalaren kanpoaldea babestu eta olioztatzea duen substantzia lipidikoa dena.

Guruin jariatze hau, etengabea da, folikulu iletsuaren zikloaren anagenean, pixka bat nagusi delarik. Lobulu bakoitzaren jariatzea, holokrinoa da, hau da, zelula indibidualen hausturaz, akrinoetatik kanal iletsuan amaitzen den bilgor hodi nagusira drainatuz.

Guruin hauek, larruazal osoan daude, esku uharretan eta oinen azpian izan ezik, aurkitzen diren tokiaren arabera, tamaina eta kopuru ezberdina dutelarik: aurpegian eta larruazal iletsuan, handiak eta ugariak dira (400 eta 900 bitartean zentimetro karratuko), enborrean, txikiak dira, eta ez hain ugariak, toraxaren aurrealdean eta bizkarraren erdialde inguruan gehitzen direlarik.

Mikroskopio elektronikoan, guruin zelula periferikoek, tonofilamentuak dituztela ikus daiteke, euren jatorri epidermikoa isladatuz, baita lipido urria ere. Lipidoak eratzen diren heinean, glukogenoa agortzen doa, tonofilamentuak mugitzen doaz eta zitoplasma bakuolaz betetzen da. Zelulan, bakuolak euren artean elkartzen dira, ohikoarekiko, euren tamaina ehun bider handituz, gorputz arraroko zelula itxura hartuz. Beranduagoko etapa batean, mintz desantolatzen da eta zelula hautsi egiten da, bere edukia bilgor kanalera isuriz.


Anatomia Artikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.