Bilibioko urmaela

Wikipedia, Entziklopedia askea
Egungo Conchas de Haro izeneko pasabidea, Bilibioko haitzetik ikusita.

Bilibioko urmaela Ebron zegoen aintzira izan zen, egungo Burgos, Araba eta Errioxa arteko mugan zegoena.

Juan Antonio Llorente errioxar jakintsuaren arabera, urmaelak lau legoako zabalera zuen Ircio eta Olaerreako mendietatik Portilla eta Trebiñukoetaraino. Obarenes mendien hegoaldean zegoen eta honen tontorrak bereizi zirenean, egungo Conchas sortu eta urmaela desagertu zen.[1]

Agirien lekukotasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estrabon geografoak, Posidoniok De terrestribus et gesgraphici bere lanean esandakoa jarraituz, Ebro gertakari meteorologiko zehatz baten gabe (agian, ipar haizea) gainezkatzen zela zioen. Domingo Herguetak Conchetan urmael handia zegoela uste zuen, ipar haizeari esker ur gehiago isuritzen zuena.[2]

1012an Antso Gartzia kondeak Nave de Albura hiribilduari emandako foruan, Oroncilloren bokalean zegoen herri honen herritarrei portuko ontzietan egindako hilketak barkatzen zizkioten.[1]

Conchas[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Conchas de Haro»

Las Conchas pasabideak presa natural moduan aritzen zuen. Handik, Ebroren ibairatze-mailaraino ur-jauzi bat omen zegoen. Bilibiotarrek nabigazioa samurtzeko itsasargi bat pizten zuten. Denboraren poderioz, arrokak arindu eta higatzen ziren eta urmaela eta ibaiaren maila berdindu ziren.

Zabalera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

X. mendearen amaierako iturrien arabera, urmaela Nave de Alburaraino heltzen zen. Hau da, orduko altuera 461 metrokoa omen zen, egungo Conchasek baino 16 metro gehiago. K. a. I. mendeko Arce-Mirapérez aztarnategia maila berean dagoenez, Juan Antonio Llorenteren zabalera (4 legoa → 16,8 km) gehiegizkoa zen.

Altuera kontuan hartuta, La Navetik Conchas de Haroraino, eskuinaldean Aquende (egungo Miranda Ebro izango zena) eta Ircio eta ezkerraldean Arce, Lacorzana, Lacorzanilla, Rivaguda eta Armiñon zituen. Zanbrana inguruko eskualdea urpean ere omen zegoen.[3]

Oraindik XVI. mendean prado de Bilibio (Bilibioko larrea) eta La Laguna (urmaela) toponimoak erabiltzen zituzten.[2] Batzuen ustez, Rivaguda eta Rivabellosa toponimoak urmaelarekin ere loturik daude.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Llorente, Juan Antonio. (1807). Noticias históricas de las tres provincias Vascongadas. Álava, Guipuzcoa y Vizcaya.. Madril: Imprenta Real, 273-274 or..
  2. a b Hergueta y Martín, Domingo. (1906). Noticias históricas de la muy noble y muy leal ciudad de Haro. Logroño: Ochoa, 20-23 or. DL LO-271-1979 ISBN 84-735-9062-7.
  3. láminas de inundación
  4. Sánchez-Albornoz, Claudio. (1974). Orígenes de la nación española. Estudios críticos sobre la historia del Reino de Asturias. Instituto de Estudios Asturianos, 8400040317 or..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]