Posidonio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Posidonio
Posidonio, replica augustea (23 ac.-14 dc ca) da originale del 100-50 ac. ca. 6142.JPG
Bizitza
Jaiotza Apamea ItzuliK. a. 135
Heriotza ErromaK. a. 50
Hezkuntza
Hizkuntzak antzinako greziera
Irakaslea(k) Panezio
Ikaslea(k) Athenodoros Cananites Itzuli
Jason of Nysa Itzuli
Jarduerak
Jarduerak matematikaria, astronomoa, historialaria, filosofoa eta idazlea
Mugimendua Estoizismoa

Posidonio, (antzinako grezieraz: Ποσειδώνιος Poseidonios, esanahia "Poseidonena"), Apameakoa (ὁ Ἀπαμεύς, Apamea) edo Rodaskoa (ὁ Ῥόδιος, Rodas) (Apamea, Siria, K. a. 135 - Erroma, K. a. 50) Antzinako Greziako filosofo estoikoa izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filosofiako ikasketak Paneziorekin egin zituen Atenasen. Rodasen eman zuen ia bizitza osoa, eta han eskola estoikoaren buru izan zen. Helenismoaren garaiko jakinduria bildu eta erromatarrei irakatsi zien: Zizeron, Lukrezio, Virgilio, Manilio, Seneka Gaztea eta Plinio Zaharraren maisu izan zen.

Eragin handia izan zuen filosofia estoikoaren garapenean; filosofiaren eta erlijioaren arteko kontraesanak adosten saiatu zen, Aristotelesen eta Platonen doktrinak Zenonen estoizismoarekin bat egiten, eta estoizismoaren hastapen nagusi bat garai hartako greziarren eta erromatarren erlijiora egokitzen. Berrogeita hamabi liburu idatzi zituen historiaz. Geografoa, astronomoa eta etnografoa ere izan zen. Haren idazlan guztiak galdu egin dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Posidonio Aldatu lotura Wikidatan