Edukira joan

Bipaliinae

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bipaliinae
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaPlatyhelminthes
OrdenaTricladida
FamiliaGeoplanidae
Subfamilia Bipaliinae
[[|]]
Humbertium covidum har mailuburua.

Bipaliinae Madagaskarren, Indiako azpikontinentean eta Asiako hego-ekialdean bizi diren lur-planarien azpifamilia bat da, nahiz eta espezie batzuk mundu osora zabaldu diren.[1]

Bipaliinae azpifamiliaren ezaugarri nagusia da mailu edo gezi itxurako buru deigarria. Hori dela eta, "har mailuburu" izenez ezagutzen dira talde honetako har espezieak Europako hainbat hizkuntzatan (hammerhead worms, cucs cap de martell, gusanos cabeza de martillo, Hammerhaiwürmer eta abar).

Buruak zulo sentsorial periferikoak ditu sabelaldean eta begi periferiko txikiak bizkarraldean.[2]

Bipaliinae azpifamiliako espezieak ondorengo generoetan sailkatzen dira:[3]

  • Bipalium Stimpson, 1857
  • Humbertium Ogren & Sluys, 2001
  • Novibipalium Kawakatsu et al., 1998
  • Umbotectum Solà & Sluys, 2023
  • Vermiviatum Solà & Sluys, 2023
  • Diversibipalium Kawakatsu et al., 2002

Espezie inbaditzaileak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Har mailuburuen arteko hainbat espezie inbaditzaile bihurtu dira. Ezagunena Bipalium kewense da, gaur egun kontinente guztietan dagoena, Antartikan izan ezik. 2022ko ikerketa baten arabera, ondorengo 5 espezieak planetako txokorik gehienetara zabaltzeko gaitasuna daukate: Bipalium kewense, B. adventitium, B. pennsylvaanicum, B. vagum eta Diversbipalium multilineatum. Bost espezieek Asiako hego-ekialdea, Zeelanda Berria, Australiako ekialdea, Hego Amerikako zati bat, Estatu Batuetako ekialdea, mendebaldeko Europa eta erdialdeko Afrika inbaditu zitzaketela ondorioztatu zen.[4]

Argazki-galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hone hemen zenbait har mailubururen irudiak. Oso kolore eta itxura desberdina izan dezakete.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Ogren, R. E.; Kawakatsu, M.. (1987). «Index to the species of the genus Bipalium (Turbellaria, Tricladida, Terricola)» The Bulletin of Fuji Women's College 25 (2): 79–119..
  2. Winsor, L.; Johns, P. M.; Barker, G. M. (2004). Terrestrial planarians (Platyhelminthes: Turbellaria: Tricladida: Continenticola) predaceous on terrestrial gastropods. In: Barker, G. (ed.), Natural Enemies of Terrestrial Molluscs, pp. 227-278.
  3. Sluys, R.; Kawakatsu, M.; Riutort, M.; Baguñà, J.. (2009). «A new higher classification of planarian flatworms (Platyhelminthes, Tricladida)» Journal of Natural History 43 (29–30): 1763–1777.  doi:10.1080/00222930902741669..
  4. Fourcade, Yoan; Winsor, Leigh; Justine, Jean‐Lou. (2022-02-22). «Hammerhead worms everywhere? Modelling the invasion of bipaliin flatworms in a changing climate» Diversity and Distributions  doi:10.1111/ddi.13489. ISSN 1366-9516..