Bitor Gaunakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
San Vitorren erlikia.

Bitor Gaunakoa edo Bitor Laboraria, eliz-izena San Bitor, euskal santu anakoreta bat zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezer gutxi dakigu San Bitorren bizitzari buruz eta, gainera, dakiguna kondairarekin lotuta dago. Tradizioak dio Elorriaga inguruko laboraria zela (besteek Mendoza ingurukoa zela diote). San Bitor Gaunako mendi batera (egungo San Bitor mendia) otoitzerako baztertu zen. Hantxe bizi zen hil arte.

San Bitorren gurtza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Araban San Bitorren gurtza XI. mendetik ezaguna da. Gaunan baseliza du, bere balizko bizilekuaren gertu. 1587an bere balizko gorputz ustelgabea aurkitua zen eta garezurra XVII. mendeko hasierako zilarrezko erlikiontzi barroko batean mantendu zen. Garezurretik ura irazten da zelaiak bedeinkatzeko eta buruko minak osatzeko. Gurtza Arabako lautadan, Mendialdean eta gertuko herri nafarretan hedatuta dago. Deportivo Alaves taldeko zaindaria da.

San Bitor baseliza XX.mendeko hirurogeigarren hamarkadan.

Bere omenezko erromeria bere baselizan irailaren lehendabiziko larunbatean ospatzen da.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]