Bizi prehistoriko
Bizi prehistorikoa Lurraren historian zehar biziaren jatorritik orain dela 3,8 Ga.tik gizakiak idazten hasi ziren arte (gutxi gorabehera K. a. 3500) bizi izan diren forma bizidun guztiak dira. Eboluzioan zehar bizi forma berriak sortu dira eta beste batzuk desagertu.
Historiaurrean bizia ozeanotan bakterio eta zelula sinpleetatik alga eta protozooetara eboluzionatu zuten eta geroago eukariototara. Hauek izaki zelulanitzak sortu zituzten, onddo, landare eta animaliak tartean.
Geologikoari erreparatuz gizakia oso berandu agertu da, orain dela 4 milioi urte gutxi gorabehera hasi zelarik bere eboluzioa (ikus Garai geologiko eta Giza eboluzioa).
Antzinako gizaki horietatik oso gutxi dira milioika urtetan zehar bizi izan direnak gaur egun arte. Horietako bat zelakantoa da, edo Tarsidoak. Marrazo edo krokodiloa bezalako izakiak oso gutxi aldatu dira azkeneko hamarka milioi urtetan.
Bizi izan diren espezie guztien %99a baino gehiago dagoeneko desagertu da eta gaur egun fosilen bitartez baino ezin dira ikertu eta ezagutu.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Prehistorics Illustrated.com