Bizkaiko Labe Garaietako 1. Labe Garaia
Bizkaiko Labe Garaietako 1. Labe Garaia | |
---|---|
Eraikitako euskal ondasun nabarmena | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Sestao |
Koordenatuak | 43°18′42″N 3°00′02″W / 43.311644°N 3.000445°W |
Historia eta erabilera | |
Inaugurazioa | 1959 |
Eraikuntza | XX. mendea |
Arkitektura | |
Dimentsioak | 80 () m |
Ondarea | |
EJren ondarea | 53-15 |
1. Labe Garaia Bizkaiko Labe Garaiak metalurgian zegoen labe-industriala da, Sestaon kokaturikoa.
2005eko ekainaren 7ean, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Boluetako Santa Ana Fabrikan 1848an lehen labea piztu zenetik, Labe Garaia gure paisaiako ezaugarri berezi bihurtu da. Horrela, Bilboko itsasadarraren paisaiaren alderdi garrantzitsuetako bat jarduera siderurgikoak, eta beraz, hura definitzen duten erreferentzia nagusiek osatzen dute: Labe Garaiak; ordezten eta modernizatzen joan direnak, euren irudi berezia galdu gabe.
Benediktaren dartsenaren eta Nerbioiko itsasadarraren artean kokatutako lurretan, Sestaon, gaur egun erabiltzen ez diren aurreko jarduera siderurgikoaren hondakinak eta honen oinordekoa den Altzairutegi Trinko berriaren instalazioak topatuko ditugu. Irudi bereziagatik, balio enblematikoagatik eta produkzio-jarduera honetan duen garrantziagatik, hauen guztien artean Labe Garai zaharrak azpimarratuko genituzke. Horregatik hauen irudikapena gorde nahi da.
Aukeratutako Labe Garaia, 1 zenbakia, Sestaon dagoen Bizkaiko Labe Garaietako Fabrika zaharraren laneko plataforma artifizialean kokatzen da, Iberiako arrapalaren azpitik doan Renfeko trenbidearen ondoan. G.H.H Alemaniako enpresak egindako 1 eta 2. labeak kokatzeko aukeratutako lekuak, aurreko lau labeek okupatutako espazio bera zen.
Ardatz bertikaleko instalazioa da. Barrualdea materia erregogorrez babestutako armazoia duen xaflazko korazaz osatutako upeleko labe etengabea da. Instalazioaren altuera guztira 80 metrokoa da eta batez beste 18 metroko okupazio-diametroa du. Instalazio honek ondoko ezaugarri teknikoak ditu: jazenen gainean ezartzea, 6,5 metroko diametroa duen arraoa, 25 metroko barne-altuera, 757 metro karratutako barne-bolumen erabilgarria, eta Wurth motako suburu bikoitzeko irenspideak, barneko kargak hobeto banatzeko eta gas-ihesak saihesteko.
Labeak, funtzionatzeko beharrezkoak diren zenbait elementu osagarri ditu. Mugaketa egiterakoan, elementu hauetatik, ondokoak aukeratu dira: hiru labeak eta euren tximiniak, gasa irteteko hodiak eta euren hauts-bereizleak, labea kargatzeko plano inklinatua eta galdaketa-nabea.
Didier motako eta 31 metroko berogailu bakoitzak, 21.247 metro karratutako beroketako azalera duen tiro behartua du. Labeak eragindako gasak, binaka jarritako irteera-hodiek jasotzen dituzte. Hodi hauek, arazketa lehorrera eramaten zituen kolektorera doaz, zati bat labeak berotzeko erabiliz.
Mineral-, aditibo- eta koke-kargak garraiatzeko, dibidietak bultzatzen zuen bagoneta (skip) erabiltzen zen, aldapan, lurreko zulo batetik labearen goiko zatira arte (irenspidea).
Zepa eta arrabioa jasotzen ziren galdaketa-nabean, bertatik ateratzeko koilare batera jaurtitzeko kanaletan (erretenak), zulatzaile pneumatikoa eta kanoi elektrikoa aurkitzen dira; tresna hauek isurbidea irekitzeko eta ixteko erabiltzen ziren.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Labea.
-
Labea beheko aldetik.
-
Idem
-
Berogailuak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Edukiaren zati bat monumentu hau sailkatutako kultura-ondasun izendatzen duen lege testutik hartu da. Izan ere, testua jabari publikokoa da eta ez du jabetza intelektualik, Espainiako Jabetza Intelektualaren Legeko 13. artikuluan xedatu denez (Espainiako Aldizkari Ofiziala, 97. zenbakia, 1996-04-22).
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |