Bluey

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bluey
Jatorria
Sortzailea(k)Joe Brumm (en) Itzuli
IzenburuaBluey
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAustralia, Erresuma Batua eta Ameriketako Estatu Batuak
KomisarioaAustralian Broadcasting Corporation eta BBC
Sasoi kopurua3
Atalak151
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoaumorezko telesaila eta haurrentzako telesaila
Iraupena7 minutu
Ekoizpena
Konpainia ekoizleaLudo (en) Itzuli
[[Kategoria:Ludo (en) Itzuli ekoitzitako lanak]]
Bestelako lanak
MusikagileaJoff Bush
David Barber (en) Itzuli
Emanaldia
Jatorrizko igorlea ABC Kids (en) Itzuli
Hasiera-data2018ko urriaren 1a
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaBrisbane
Fikzio-unibertsoaBluey universe (en) Itzuli
Historia
Jasotako sariak
Nominazioak

bluey.tv
IMDB: tt7678620 Filmaffinity: 736776 Rottentomatoes: tv/bluey Allmovie: vm11055350295
Twitter: OfficialBlueyTV Youtube: UCVzLLZkDuFGAE2BGdBuBNBg Musicbrainz: 3ed3d097-2139-4209-b231-81987f9d9767 Edit the value on Wikidata

Bluey marrazki bizudunen haurrentzako telesail australiar bat da. ABC Kids-en estrenatu zen 2018ko urriaren 1ean.Telesaila Joe Brummek sortu zuen Ludo Studio, Australian Broadcasting Incorporatin (ABC) eta BBC Studios konpainekin eta Disney Junior eta Disney+ banatzaile bezala. [1]

Telesaileko protagonista Bluey izeneko txakurkume bitxi eta energetikoa da. Bere gurasoak Bandit Heeler eta Chilli Heeler dira eta bere ahizpa txikia Bingo Heeler, beraiekin ibialdi eta mundu inmaginarioak partekatzen ditu. Familiako txakurren arraza Heeler-ak da, eta gainerako pertsonaiak txakur arraza desberdinetakoak dira.

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haur-pertsonaien jatorrizko ahotsak programa-produkzioko taldeko seme-alabek egiten dituzte, eta ez daude akreditatuta. [2]

Pertsonaia nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Bluey: Blue Heeler 6 urteko txarkumea da. Oso bitxia eta energetikoa da.
  • Chilli: Red Heeler bat da. Bluey eta Bingoren ama. Aireportuko segurtasun-guardia[3] bat da.
  • Bandit: Blue Heeler bat da. Bluey eta Bingoren aita. Arkeologo[4] bat da.
  • Bingo: Red Heeler bat da. 6 urte ditu. Blueyren ahizpa txikia da.
Ohiko pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Muffin: Bluey eta Bingoren lehengusina. 4 urte daukaz eta Blue Heeler bat da.
  • Sock: Bluey eta Bingoren lehengusina txikia. 2 urte daukaz eta Blue Heeler bat da.
  • Stripe osaba: Banditeko anaia txikia eta Trixiren senarra da. Bluey eta Bingoren osaba eta Sock eta Muffinen aita.
  • Trixie izeba: Stripen emaztea, Bluey eta Bingorean izeba eta Sock eta Muffinen ama.
  • Chloe: dalamaziar bat eta Blueyren lagun mina da.
  • Lucky: labrador retriber bat eta Blueyren auzotarra da.
  • Honey: begale bat eta Blueyren laguna da. Askotan lotsatia da.
  • Mackenzie: border collie bat eta Blueyren laguna da. Abenturazalea da.
  • Coco: caniche larrosa bat eta Blueyren laguna da. Nahiko pazientzia gutxi dauka jolasean.

Garapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Buruatzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Abere-txakur australiar bat, «Blue Heeler» izenez ere ezaguna, Blueyren pertsonaia arraza horretan oinarrituta dago.

2017ko uztailean ABC eta BBC arduratu ziren Bluey garatzeaz Ludio Studio konpanian.[5]

Joe Brumnek sortuta, telesaila bere alaben heziketan oinarrituta dago eta haurrek mundu imaginario batean jolastea eta zein garrantzitsua den erakustea du helburu.Telesailean azaltzen da gurasoak zarenean agindu figura izateaz gain jolasteko kide bat ere izan behar direla.[6]

Brumnek animazioan lan egin zuen Inglaterrako beste haurrentzako telesail batzuetarako eta erabaki zuen Peppa Pigeko australiar bertsio bat egitea.

Brumnek eta Studio Joho aurkeztu zuten minutu bateko pilotoa Ludio Studiori. Ludo Studioko kofundatzaileak piloto hori aurkeztu zuten MIPCOM berbaldi batean. [7]Estudioak aurkeztu zuten eredu bat Asian Animation Sumiten ikusi zutena ABC eta BBC eta zuzen kontratu bat sinatu zuten Brumnekin.

Emonaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019ko ekainean Blueyren emonaldirako eskubideak The Walt Disney Companyri eman zizkioten telesaila Disney Junioren ematitzeko.Esatu Batuetako lehengo emonaldia 2019ko irailaren 9an eta hispanoamerikan 2020ko ekainaren 6an izan zan.

Denboraldia Atalak Australia
Estreinaldia Azken saioa
1 52 2018ko urriaren 1a, 2019ko abenduaren 12a
2 52 2020ko martxoaren 17a 2021eko apirilaren 4an
3 52 2021eko irailak 5 TBA

Beste argitalpen batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019ko apirilian BBC Studios Penguim Random Housekin batu zen Blueyren liburu batzuk argitaratzeko. “The Beach”, ”Fruit Bats” eta margozteko “Time to Play” argitaratu dituzte.

Merchandaisinga[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Moose Toys 2019ko ekainan bazkide globala izendatu zuten Blueyren jostailuekin. Gaur egun, Bluey eta Bingoren pelutxeak eta pertsonaien karta jolas bat daude.[8]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Saria Maila Izendapenak
2019 Emmy Award Haurrentzako telesail onena Irabazlea
2021 AATCA Award Haurrentzako programa onena Irabazlea
2021 Kidscreen Award Eskolarreko jabetze eta josailu lizentziatu hoberena Irabazlea
2022 Licensing UK Award Animazioko, zuzendaritzako eta guionatzaileko telesail hoberena Irabazlea
2022 Logie Award Haurrentzako telesail nabamenduena Irabazlea
2022 BAFTA’s Children & Young People Awards Irabazlea
2022 Youtube Sarria Sortzailea Irabazlea

[9]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Bluey (Serie de TV) (2018). (Noiz kontsultatua: 2023-11-08).
  2. «Airdate: Bluey – TV Tonight» web.archive.org 2019-04-19 (Noiz kontsultatua: 2023-11-27).
  3. «Bluey set to nuzzle her way into the hearts of Aussie preschoolers this October» web.archive.org 2019-02-28 (Noiz kontsultatua: 2023-11-27).
  4. «Bluey set to nuzzle her way into the hearts of Aussie preschoolers this October» web.archive.org 2019-02-28 (Noiz kontsultatua: 2023-11-27).
  5. «ABC KIDS and BBC Worldwide partner with award-winning Ludo Studio on new preschool animated series» web.archive.org 2019-07-06 (Noiz kontsultatua: 2023-11-27).
  6. (Gaztelaniaz) «Bluey, la serie de apariencia infantil que engancha a los adultos» ELMUNDO 2022-07-13 (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).
  7. «Bluey: how Australia fell in love with a cartoon blue heeler puppy and her family | Television & radio | The Guardian» web.archive.org 2018-11-21 (Noiz kontsultatua: 2023-11-27).
  8. (Gaztelaniaz) Bluey (serie de televisión). 2023-11-07 (Noiz kontsultatua: 2023-11-10).
  9. (Gaztelaniaz) «¿Por qué gusta tanto «Bluey» a niños... y no tan niños?» PenguinLibros (Noiz kontsultatua: 2023-11-22).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]