Bodil Schmidt-Nielsen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bodil Schmidt-Nielsen

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakBodil Mimi Krogh
JaiotzaKopenhage1918ko azaroaren 3a
Herrialdea Danimarka
 Ameriketako Estatu Batuak  (1952 -
Heriotza2015eko apirilaren 25a (96 urte)
Familia
AitaAugust Krogh
AmaMarie Krogh
Ezkontidea(k)Knut Schmidt-Nielsen (en) Itzuli  (1939 -  1962)
Hezkuntza
HeziketaKopenhageko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakfisiologoa
Enplegatzailea(k)Duke Unibertsitatea
Stanford Unibertsitatea
Swarthmore College (en) Itzuli
Case Western Reserve University (en) Itzuli
Jasotako sariak
Bodil Mimi Krogh Schmidt-Nielsen (1918), bere seme-alabekin, ezkerretik eskuinera: Mimi (5 urte), Bent (9 urte) eta Astrid (11 urte).

Bodil Schmidt-Nielsen (Kopenhage, Danimarka,1918ko azaroaren 3a2015eko apirilaren 27a) daniar-estatubatuar fisiologoa izan zen, 1975ean Amerikako Elkarte Fisiologikoko presidente izan zen lehen emakumea.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bodil Schmidt-Nielsen Kopenhagen jaio zen, Danimarkan, 1918an. August Krogh eta Marie Krogh-en lau seme-alabetatik gazteena zen.[2] Bere aitak, August Kroghek, Fisiologia edo Medikuntzako Nobel saria jaso zuen 1920an, kapilar eta arteriola bidezko muskuluari oxigenoaren ekarpena erregulatzeko egindako lanagatik.[3]

1939an, Bodil Schmidt-Nielsen Knut Schmidt-Nielsenekin ezkondu zen, lankide fisiologoarekin, eta Odontologian eta Fisiologian doktoratu zen Kopenhageko Unibertsitatean.[4]

Bere lehen lanak fosforoaren eta kaltzioaren metabolismoaz aritu ziren. Geroago, ibilbide luzea egin zuen Danimarkatik urrun, ur eta elektrolitoen balantzea ikertzen. Hainbat urtez egon zen bere senarrarekin Ameriketako Estatu Batuetan, eta bertan egin zituen Bodilek bere ekarpen garrantzitsuenak ioi eta fluidoen balantzearen eta giltzurrun fisiologiaren esparruetan.[4]

Knut eta Bodil Schmidt-Nielsenek fisiologiako talde garrantzitsu bat osatu zuten Duke Unibertsitatean, baina 1966an dibortziatu egin ziren. Bodil Departamentu-buru bihurtu zen Mendebaldeko Erreserbako Case Unibertsitatean, eta geroago bere karrera Maineko MDI Laborategi Biologikoko ikerkuntzan bakarrik eman zuen.[5][6]

Schmidt-Nielsen 2015eko apirilean hil zen, 96 urte zituela.[2]

Hautatutako lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • The Solubility of tooth substance in relation to the composition of saliva (Supplementum; v.2, 1946)
  • The resourcefulness of nature in physiological adaptation to the environment (Physiologist 1(2): 4-20, 1958)
  • August and Marie Krogh: Lives in Science (1995)

Sariak eta aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bodwitch Award Lectureship izan zen (1957).
  • Zenbait elkarte eta akademiatako kide aukeratu zuten: New York Academy of Sciences (1958), American Association for the Advancement of Sciences (1959) eta American Academy of Arts and Sciences (1973).
  • Izendapèn hauek jaso zituen: Guggenheim Fellow (1953-1954), American Heart Association delakoaren Established Investigator (1954–1962) eta National Institutes of Health Career Awardee (1962–1964), Lewiston-go (Maine) Bates Collegeko Ohorezko Doktorea (1983), Danimarkako Aarhuseko Unibertsitateko Medikuntzan Ohorezko Doktorea (1997).
  • American Physiological Society delakoaren presidentea aukeratu zuten 1975-1976 biurtekorako. Elkarte horren 48. presidentea izan zen eta kargu hori bete zuen lehen emakumea.
  • 1989an Ray G. Daggs Award (saria) eman zion American Physiological Society izenekoak elkartearen alde egindako lanagatik eta fisiologiari emandako ekarpenengatik.[7]
  • Bodil M. Schmidt-Nielsen Distinguished Mentor and Scientist Sariak American Physiological Society-ko kide bat omentzen du, ikerketa fisiologikoan ekarpen bikainak egin dituela eta fisiologo gazteen prestakuntzan bikaintasunarekiko dedikazioa eta konpromisoa erakutsi dituela adieraziz.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Stadler, Marta Macho. (2017-11-03). «Bodil Schmidt-Nielsen, fisióloga» Mujeres con ciencia (Noiz kontsultatua: 2024-02-18).
  2. a b «American Physiological Society > Bodil Schmidt-Nielsen (1918-2015) 48th APS President» web.archive.org 2015-12-22 (Noiz kontsultatua: 2024-02-18).
  3. (Gaztelaniaz) Iglesias, Juan Ignacio Pérez. (2017-02-07). «Bodil Schmidt-Nielsen. En busca del equilibrio hídrico y salino» Mujeres con ciencia (Noiz kontsultatua: 2024-02-18).
  4. a b Kaiera, Zientzia. (2017-01-23). «Bodil Schmidt-Nielsen (I): Ur- eta gatz-orekaren bila» Zientzia Kaiera (Noiz kontsultatua: 2024-02-18).
  5. «Living history of physiology: Bodil Schmidt-Nielsen -- Dantzler 30 (1): 1 -- Advances in Physiology Education» web.archive.org 2008-12-26 (Noiz kontsultatua: 2024-02-18).
  6. a b [https://web.archive.org/web/20091121170603/http://www.the-aps.org/about/pres/introbsn.htm «� The American Physiological Society - Bodil M. Schmidt-Nielsen»] web.archive.org 2009-11-21 (Noiz kontsultatua: 2024-02-18).
  7. Kaiera, Zientzia. (2017-02-06). «Bodil Schmidt-Nielsen (eta III): Giltzurrunaren misterioak argitzen» Zientzia Kaiera (Noiz kontsultatua: 2024-02-18).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]