Boeren aurpegia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Boeren aurpegia
Whoniverse (en) Itzuli
Argitalpena
Ageri den obrak
Interpretatzailea
Datu biografikoak
Sexuagizonezkoa
Bestelakoak
SuperbotereaTelepatia

Boeren aurpegia (ingelesez: Face of Boe) Doctor Who zientzia fikziozko telesail britainiarreko fikziozko pertsonaia da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Unibertsoko izaki zaharrenetakoa dela esaten da. Giza buru erraldoi bat da, flasko batean bizi dena. Agure baten buruaren itxura du eta telepatia bidez komunikatzen da gizakiekin. Doktoreak 5.000 milioigarren urtean aurkitzen du lehenengo aldiz.

Boekind arrazako kidea dela esaten da, Andromeda galaxiako izarrak hautsa baino ez zirenean dagoeneko existitzen zela ere bai. Diotenez hiru seme eta hiru alaba izan zituen, ezagutzen den bakarra Boemina da. Ondorengo hauek 40 urte bizi izan ziren[1]. Honen berri "Bad Wolf" (2005) atalean ematen zaio bederatzigarren Doktoreari[1].

Bitxikeria gisa, XXI. mendeko atal batean Jack Harkness kapitainak behinola esan zuen gaztetan "Boeren aurpegia" ezizenaz ezagutzen zutela, eta nola Rose Tylerrek hilezkor bihurtu zuen aurreko atal batean, pentsa daiteke Jack Harness bera izan daitekeela Boeren aurpegia. Beste une batean Doktoreari galdetzen dio nola amaituko duen berak, izan ere hilezkorra ez den arren zahartu egiten baita[2].

Istorioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

"The End of the World" (2005) atalean agertu zen lehenengo aldiz. Bost mila milioigarren urtean hainbat pertsonaia estralurtar begira ari dira nola Eguzkiaren handitzeak Lurra suntsitzen duen. Boeren aurpegia izan zen gertaera hori ikusteko bilkura antolatu zuena. Lady Cassandrak bilkura saboteatu zuen baina Doktoreare laguntzarekin Boeren aurpegiak lortu zuen handik bizirik ateratzea.

"New Earth" (2006) atalean agertzen da berriz. Aurreko gertaera baino 23 urte beranduago da, 5.000.000.023 urtea hain zuzen ere. Lurra suntsitu aurretik gizakiek planeta berria kolonizatu zuten, Lur Berria (New Earth) izena duena. Hamargarren Doktorea agertu berria da eta Rose Tylerrekin egiten duen lehenengo bidaian planeta hartako New York Berrira joango dira, ezezagun baten mezuari erantzunez. Hango ospitale batean Boerren aurpegia aurkituko dute, hilzorian. Erizainak Doktoreari esango dio Boeren aurpegiaren azken mezua sekretu handi baten azalpena izango dela eta soilik bidaiariari, etxerik gabeko gizonari, jainko bakartiari esango diola. Atalaren amaieran Boeren aurpegia errekuperatu egingo da eta Doktoreak mezua emateko eskatzen dionean Boeren aurpegiak esango dio oraindik beste behin ikusiko dutela elkar eta orduan esango diola.

"Gridlock" (2007) da Boeren aurpegia agertzen den azken atala. 5.000.000.053. urtea da eta Boeren aurpegia hil egingo da New New York hiria salbatzearen truke. Azken unean Doktoreari esango dio ez dagoela bakarrik, "You are not alone". Telepatiaz ez, hitzez esango dio azken esaldi hau[3]. Denboraren Jaun bakarra ez dela esan nahi dio horrekin eta Doktoreak ez dio sinetsiko. Gerora YANA irakaslea (You Are Not Alone) ezagutuko du eta ikusiko da The Master dela, Doktorea bezala Denboraren Jauna, baina hau zitala.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Ingelesez) «Face of Boe» Tardis (Noiz kontsultatua: 2023-10-30).
  2. (Ingelesez) Bruce, Amanda; Elvy, Craig. (2019-08-24). «How Jack Harkness Becomes The Face Of Boe in Doctor Who» ScreenRant (Noiz kontsultatua: 2023-10-30).
  3. The Face of Boe's Last Words | Gridlock (HD) | Doctor Who. (Noiz kontsultatua: 2023-10-30).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]