Boloban

Wikipedia, Entziklopedia askea
Boloban
gozogintza, meat pastry (en) Itzuli eta janari
OsagaiakHostorea
Historia
JatorriaFrantzia

Bolobana[1] (frantsesez: vol-au-vent) molde hutsa edo saski zilindrikoko ahamena da, hostorez egina. Labean egosi ondoren, bete egiten da, normalean prestakin gaziekin, baina baita prestakin gozoekin ere. Bolobanak indibidualak dira eta hasierako gisa zerbitzatzen dira. Aperitiboetarako eta kokteletarako miniaturak ere egiten dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bolobanaren historia Marie-Antoine Carêmekin lotuta dago, 1783 eta 1833 artean bizi izan zen gozogile eta sukaldari frantziarra eta munduko sukaldaritzan aurrerapen handiak lortu zituena. Carêmek pentsatu zuen hostorezko masa hori labean sartu ondoren betetzea. Labean zegoenean, dorretxo bat osatu arte hazi zen. Bere sukaldari laguntzaileetako bat harritu egin zen neurri handi batean, eta nagusiari «Antoine, elle vole au vent!» oihukatu zion, «hegan aterako da» esan nahi duena. Masa hain zen arina, non zirrara horrek Carêmeren laguntzaileari eman baitzion. Sukaldariari hain grazia handia egin zion, ezen bere sorkuntza berriari izen hori jartzea erabaki baitzuen.

Baina Carêmek ospea eman bazion XIX. mendean modan jarri zen bolobanari, litekeena da lehendik zegoen errezeta bat hobetu besterik ez zuela egin. gâteau Vol-au-vent izeneko errezeta 1750ean agertu zen jada M. C. D.-ren Dictionnaire des alimens, vins et liqueurs (Elikagaien, ardoen eta likoreen hiztegia) liburuan.[2][3] Errezetak hostopil beteaz egiten ziren, eta Vincent La Chapelle XVIII. mendeko sukaldariak ezagun egin zuen errezeta bat berregiten du: puits d'amour (euskaraz: «maitasun-putzua») izenekoa hain zuzen ere. Bertan, hostorezko lau uztai gainjartzen dira, putzu bat simulatzeko laberatu ondoren jelez edo marmeladaz betetzen den.[4] XVIII. mendean ere ezagutzen zituzten bouchée à la reine (euskaraz: «erreginaren mokaduak»), Luis XV.aren emazte Maria Leszczyńska erreginarentzat asmatu zuten boloban mota.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. gastronomiavasca.net
  2. Entrada "vol-au-vent"Centre National de Ressources Textuelles et Lexicales (CNRTL) (Frantsesez)
  3. (Frantsesez) BIU Santé. Gâteau Vol-au-vent. I, XIV or..
  4. Gâteau de puits d'amour, Dictionnaire des alimens, vins et liqueurs, 2, 88. orr.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]