Hostore

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Hostore
Pate feuilletee.jpg
Osagaiak
Oinarria gurina, ura eta irina
Historia
Jatorria Frantzia

Hostorea, irin eta gurinez edo bestelako koipe batez (olio, txerri gantz, etab.) eginiko orea da, labean egitean elkarren gainean jarritako hosto-modukoak osatzen dituena[1]. Oro har, hostorez egindako opila hostopila deitzen da.

Hostore hitz hori neologismoa da euskaraz, hosto + ore (masa) berbekin berriki sortutako hitza da. Espainolez eta frantsesezkoek  ere orria (hoja, feuille) dute osagai, ondo egindako hostoreak orriz orriko egitura agertu behar duelako, harro-harroa, arina, kraskatsua, lurrintsua, goxoa…  Gutizia, hitz batean.[2]

Osagaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gurin edo txerri gantzez, irinez, gatzez eta urez osaturiko ore hau jatorri arabiarrekoa da. Gozogintzako (eta sukaldaritzako) funtsezko oreetako bat izanik, hainbatetan tolestuz gero, labean sartutakoan, hostotan bereizi eta harro-harro geratzea du erakargarri nagusia.

Errezeta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hori erdiesteko, lehendabizi irina, ura eta gatza nahasi eta ore hori hedatuko da; horren gainean koipea zabaldu eta hainbatetan tolestuko da. Hori errepikatuz, baliatu dugun gurinak inpermeabilizatutako lama mehe-meheak osatu eta hauen tarteetan bildurik geratuko da egosaldiak eragiten duen lurruna.

Baklava hostorezko opil barrubetea

Geruza kopurua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hona hostorearen geruza kopurua kalkulatzeko formula:

Hosto kopurua = (tolesturak + 1)  * tolestura kopurua.

Adibidez: egin bi tolestura (tolestu hirutan) eta errepikatu lau aldiz: (2 + 1)4 = 81. Hostopilak 81 hosto izango ditu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa Hostore.
  2. Agirre, Edorta (2002) Almanaka 2003 : ase eta gose Pamiela ISBN 8478213619 PMC 863184177 . Noiz kontsultatua: 2019-01-05.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hostore Aldatu lotura Wikidatan