Bombardier
Bombardier | |
---|---|
Datuak | |
Izen ofiziala | Bombardier Inc. |
Mota | kapital irekiko enpresa eta aerospace manufacturer (en) |
Jarduera sektorea | aerospace manufacturer (en) eta rolling stock manufacturing (en) |
Herrialdea | Kanada |
Jarduera | |
Eskumendekoak | |
Enplegatuak | 13.800 |
Ekoizpena | Aireontzi eta burdinbide |
Agintea | |
Zuzendari exekutiboa | Éric Martel (en) |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | corporation eta kapital irekiko enpresa |
Zeren jabe | |
Balore-burtsa | Torontoko Burtsa |
Historia | |
Sorrera | 1942ko urtarrilaren 29a |
Sortzailea | |
Sorlekua | Valcourt |
webgune ofiziala |
Bombardier Inc. (frantsesez bɔ̃baʁdje ahoskatua) Quebeceko enpresa bat da, Montreal hirian egoitza duena. Trenbiderako materialaren ekoizpenean jarduten du, non munduko liderra den. Gainera, hegazkinak egiten ditu (Bombardier Aerospace) eta beste zerbitzu komertzial batzuk ere saltzen ditu. 64.000 langile inguru ditu, eta 2004an 15.500 milioi dolarreko negozio-zifra izan zuen.
1942an Joseph-Armand Bombardierrek Valcourten L'Auto-Neige Bombardier Limitée sortu zuen. Hasiera batean, trenbideetarako materialaren ekoizpeneri ekin zion. 1986an porrot egin ondoren Kanadako gobernuaren esku zegoen Canadair erosi zuen.[1] 1989an Irlandako Short Brothers enpresa erosi zuen, honek ere porrot egin zuelarik. 1990ean Bombardierrek Learjet Corporation erosi zuen eta 1992an De Havilland Canada (une horretan Boeingen filiala zena).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) SALPUKAS, AGIS. (1986-8-19). «COMPANY NEWS; Canadair to Be Sold To Bombardier Inc.» The New York Times.