Bonifacia Zuazola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bonifacia Zuazola

Bizitza
JaiotzaAzkoitia1915eko ekainaren 5a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaBartzelona2012ko abuztuaren 24a (97 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpilotaria
Izengoitia(k)Boni
Erraketistak

Bonifacia Zuazola Zigorraga (Azkoitia, Gipuzkoa, 1915eko ekainaren 5aBartzelona, Katalunia, 2012ko abuztuaren 24a)[1][2] erraketista profesionala izan zen Boni izengotiarekin jokatu zuen, atzelari postuan,[3] Bartzelonako Nuevo Mundo eta Barcelona/Cataluña/Deportivo frontoietan.[4]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Boni Azkoitiko Aizpurutxon jaio zen, Urola ibaitik gertu, hamar seme-alaba zituen familia xume batean. Nerabe zela, Filipinetako Tabako Elkarteko filipinar familia aberats baten etxean zerbitzatzera joan zen Bartzelonara. Baina bere bizitza luzearen berezitasuna Euskal Herriko lehen emakume pilotarietako bat bihurtzea izan zen eta erraketa modalitateko atzelari onenetakotzat hartua izatera heltzea.

Bonik Maria Arrillaga Arane I aurrelariarekin egiten zuen sarri bikote. Partidak Bartzelonako frontoietan antolatzen ziren, batez ere Nuevo Mundon, non bi pilotariak oso ezagunak egin ziren zaleen artean.

Erraketari agur[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mexikon ospatu beharreko txapelketa batean parte hartzeko deitua izan zenean, Caietà Sentís ezagutu zuen, Ulldemolinsekoa (Tarragona), New Yorketik etorri berria, Kuban eta Estatu Batuetan hainbat ofizio egin ondoren, Waldorf Astoria hoteleko jantokietako chef zena. Maitasunagatik euskal pilotariak bere kirol ibilbidea utzi eta senarrarekin jatetxe bat sortu zuen Bartzelonako Paraleloan. Urte iraultzaileak ziren eta lokala Iberiar Federazio Anarkistaren (FAI) sindikatuak hartu zuen. Gerra Zibilaren ondoren, salaketa politiko bidegabe batek, ospitale errepublikar batean lan egitea leporatuz, bikotea Sabadellgo espetxera eraman zuen eta heriotza-zigorretik salbatu ziren Aragoiko senide eraginkor bati esker.[5]

Frankismo garaian jatetxe berri bat ireki zuten Àngels kalean, Kataluniako Liburutegitik gertu, Victoria izenarekin eta haren bezero ospetsuak izan ziren boxeolariak, txirrindulariak eta zinemako artistak. Euskal sukaldaritzako plater tipikoak eta Waldorf Astoriaren estiloko entsaladen errezeta, jabeen adeitasunarekin batera, oso ezagunak ziren garai batean Raval inguruan.

97 urte zituela hil zen Boni Bartzelonan.

Aitzindariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emakume kirolari antzindariak izan ziren erraketistak. Arrakastaz beteriko hiru edo lau hamarkada bizi izan zituzten. 1940ko eta 1950eko hamarkadak izan ziren erraketisten urrezko aroa. Bartzelonan eta Madrilen zazpina frontoi zeuden orduan. Erraketisten historia, orain arte nahiko isilik egon bada ere, esanguratsua izan zen oso. Hego Euskal Herriko 47 herritako 237 erraketista profesional daude zenbatuta. Zenbaki garrantzitsua da eta gainera, 1940. hamarkadako estatistiken arabera, emakume lizentzia gehiago zeuden gizonenak baino. Garaiko emakume aurreratuak izan ziren, familia eta herria utzi eta lanera alde egin zutenak. Beren ibilbidearen berri, aitzitik, inork gutxik izan du oraintsu arte. Azken urteotan aldiz, hainbat erakusketa eta omenaldi ari dira antolatzen erraketisten jaioterrietan.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Bonifacia Zuazola-Zigorraga Goenaga 1915-2012 - Ancestry®» www.ancestry.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-16).
  2. https://www.rememori.com.+«Esquela online de Bonifacia Zuazola-Cigorraga Goenaga fallecido en Barcelona #DEP» www.rememori.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-16).
  3. «F. Bartzelonako kuadroa: raketistak eta palistak | Raketistak» datubasea.raketistak.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-16).
  4. «Bonifacia Zuazola Zigorraga Goenaga Boni | Raketistak» datubasea.raketistak.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-16).[Betiko hautsitako esteka]
  5. SL, TAI GABE DIGITALA. (2012-09-01). «Pionera pelotari» naiz: cartas (Noiz kontsultatua: 2023-01-16).
  6. Garmendia, Lander Muñagorri. «Ahaztutako erraketistak» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-01-16).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]