Bonifazio Etxeberria
Itxura
| Bonifazio Etxeberria | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Bonifacio Echeverría Orbea |
| Jaiotza | Eibar, 1859ko ekainaren 5a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | 1951ko urtarrilaren 8a (91 urte) |
| Familia | |
| Haurrideak | |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | euskara gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | armagilea |
Bonifazio Etxeberria Orbea (Eibar, Gipuzkoa, 1859ko ekainaren 5a - 1951ko urtarrilaren 8a) industria gizona izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Armagile familia batean jaioa, Julian anaia Eibarko Armeria Eskolako zuzendari izan zen eta Polonia arreba eskola-maistra; biak dituzte jaioterrian euren omenezko kale bana. Ikasketak Madrilen eginda, atzera Eibarra itzuli zen, eta 1905ean Bonifacio Echeverría arma-fabrika sortu zuen bertan. «Izarra» izeneko pistola automatikoak eginez hasi zen, gero «STAR» deitu zirenak. Bizitzako alor asko jorratu zituen Eibarren; besteak beste, kantuan ere jarduten zuen, tenor-ahotsa zuenelako.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.