Polonia Etxeberria
| Polonia Etxeberria | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Eibar, 1865eko otsailaren 9a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Eibar, 1947ko martxoaren 14a (82 urte) |
| Familia | |
| Haurrideak | |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | euskara gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | irakaslea |
Polonia Etxeberria Orbea (Eibar, Gipuzkoa, 1865eko otsailaren 9a - Eibar, Gipuzkoa, 1947ko martxoaren 14a) Eibarko neskentzako lehen eskolako maistra izan zen. Bizitzako urte gehienak irakaskuntzari eskaini zizkion. Bere garaiko Eibarko emakume gehienak igaro ziren bere eskolatik.[1]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eibarren familia ezaguneko alaba (Bonifazio anaia STAR tailerreko sortzaile eta Julian, Armeria Eskolako zuzendari) gazte-gaztetatik izan zuen irakaskuntzarako joera. XIX. mende amaieran emakume batek ikastea ohikoa ez bazen ere, Logroñora joan zen irakasle-ikasketak egitera.[1]
Eibarko neskentzako lehen eskola sortu zenean, Gumersinda Lopez de Gereñu irakaslearen laguntzaile aritu zen. Garai hartan, Eibarren bi maistra zeuden: Gumersinda Lopez de Gereñu eta Petra Ziaran. 1889an Petra hil zenean, Polonia Etxeberriak hartu zituen haren irakaskuntza-ardura guztiak. Bizitzako urte gehienak irakaskuntzari eskaini zizkion eta Eibarko Udal Artxiboak beraren gaineko dokumentazioa gordetzen du. Garaiko Eibarko emakume gehienak igaro ziren Doña Poloniaren eskolatik.[1][3]

Aitortzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 3 «Polonia Etxeberria (1865-1947) — Eibarko Kultura Ondarea - Egoibarra.eus» egoibarra.eus (kontsulta data: 2020-03-08).
- ↑ «Ibarkurutzeko eskolan zeuden maistrak - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2020-03-08).
- ↑ «Eskolara gustora Doña Polonia Etxeberria — Eibarko Kultura Ondarea - Egoibarra.eus» egoibarra.eus (kontsulta data: 2022-04-30).
- ↑ «Polonia Etxeberria» etakitto.eus 2017-04-11 (kontsulta data: 2020-03-08).