Julian Etxeberria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Julian Etxeberria
Bizitza
Jaiotza Eibar1875eko urtarrilaren  9a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Eibar1948ko ekainaren  8a (73 urte)
Jarduerak
Jarduerak armagilea eta irakaslea

Julian Etxeberria Orbea (Eibar, 1875eko urtarrilaren 9a - ib., 1948ko ekainaren 8a), euskal enpresari eta irakaslea izan zen[1].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

16 urte zituela merkataritza ikasketak amaitu eta Soraluzeko kanoi lantegian hasi zen. Gero Zornotzan eta G.A.C., (Garate, Anitua y compañía) lan egin zuen, Donostiako Victor Mendizabalen tailerrean lan egin eta campogiro pistola asmatu arte.

1909an Star pistola automatikoa patentatu eta Jose Cruz Etxeberria bere aitari patentea eman ondoren, STAR, Bonifacio Echeverría S.A. lantegian egin zuten.

1912an jaioterriko Armeria Eskola sorberriko lehendabiziko zuzendari bilakatu zen. Bertan 25 urte, Gerra Zibilera arte, egon zen matematikak eta teknologiako klaseak emanez.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]