Boscastle

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Boscastle

—  Udalerria  —
Boscastle DSC 8080.jpg
Izen ofiziala Boscastle
Estatua
Herrialdea
Eskualdea
Konderria
 Erresuma Batua
 Kornualles
Hego-mendebaldea
Kornualles
Koordenatuak 50°41′22.56″N 04°41′35.04″W / 50.6896000°N 4.6930667°W / 50.6896000; -4.6930667Koordenatuak: 50°41′22.56″N 04°41′35.04″W / 50.6896000°N 4.6930667°W / 50.6896000; -4.6930667
Boscastle non dagoen adierazten duen Kornuallesko mapa
Boscastle
Posta kodea PL35
Biztanleria 888 bizt. (2001)
http://www.boscastlecornwall.org.uk/

Boscastle (kornubieraz: Kastell Boterel) Kornuallesko iparraldeko kostaldeko udalerri bat da. 2001ko erroldaren arabera 888 biztanle zituen. Bude udalerritik 23 kilometro hegoaldera eta Tintagel udalerritik 8 kilometro ipar-ekialdera dago.

Giro txukun eta atsegineko usadiozko kornuallestar arrantzale herri txikia da, gaur egun bertako jarduera ekonomiko nagusia nagusiki turismoa delarik. Herri honen ezaugarri nagusia bere itxura luzea da (Euskal Herriko Ea udalerriaren parekoa), erreka eta itsasadar oso estu batetan zehar luzatzen delarik, itxura berezi honek 2004ko uholdeen eragin kaltegarria asko areagotu zuen.

Herri honetan sorginkeriari buruzko museom bat dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerriaren izena antzinako Botreaux Castle izenerik eratorria dago (Batro ahoskatuta), bertan Botreaux familiak bere jabetzako gaztelu bat baitzuen. 1584an Sir Richard Grenville itsasgizon eta esploratzaileak harrizko bi kai eraiki zituen.

Uholdeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2004ko uholdeko kalteak konpontzeko lanak.

2004ko abuztuaren 16an udalerriak uholdeak jasan eta sekulako kalteak izan zituen, herritarrak euren etxeetako teilatuetarako igotzea derrigortuak egon zirelarik, aldiz muinoetatik behera itsasorantz abiada handian jeitsi zen urak berarekin batean auto eta etxebizitza ugari jo ta bertan txikitu eta berarekin bat itsasorantz bultzarazi zituen. Britainiar Armadako helikopteroek 91 pertsona erreskatatu eta urak 50 auto herriko badian hondoratu zituen, zorioenz ez zen heriotzarik izan. Zubia urpean gelditu eta bideak 2,75 metro urpean gelditu ziren, honek herritarren eta gainontzeko eskualdearen arteko komunikazio eta garraio arazoak sortu zituelarik. Denboraldi batez udalerrirako sarrera ezinezkoa suertatu zen.

2007ko ekainaren 21an ere uholdeak izan ziren, halere ez zuten 2004ko uholdeen adinakoak izan.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Boscastle Aldatu lotura Wikidatan