Cottbus

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Cottbus
Alemania Alemaniako udalerria
Stadthalle.JPG
Wappen Cottbus.svg
Administrazioa
Herrialdea  Alemania
Estatua  Brandenburgo
Barrutia Cottbus
Udalerria Cottbus
Postakodea 03042, 03044, 03046, 03048, 03050, 03051, 03052, 03053, 03054, 03055
Udal kodea 12052000
Geografia
Koordenatuak 51° 45′ 38″ N, 14° 20′ 03″ E / 51.760555555556°N,14.334166666667°E / 51.760555555556; 14.334166666667Koordenatuak: 51° 45′ 38″ N, 14° 20′ 03″ E / 51.760555555556°N,14.334166666667°E / 51.760555555556; 14.334166666667
285px
Cottbus hemen kokatua: Alemania
Cottbus
Cottbus
Garaiera 76 Metro m.
Azalera 165,15 km²
Demografia
Biztanleria 99.595 biztanle
Dentsitatea 603,06 bizt/km²
Bestelako informazioa
Telefono aurrizkia 0355
Ordu-eremua UTC+01:00
Webgune ofiziala

Cottbus (alemanez ˈkɔtbʊs ahoskatua; behe sorabieraz: Chóśebuz; polonieraz: Chociebuż) Alemaniako Brandenburgo estatuko hiri bat da. Berlin hiriburutik 125 kilometro hego-ekialderantz dago eta hiriburu haren antzera Spree ibaiak zeharkatzen du.

Geografia eta Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Spreewald Biosfera Erreserbaren hegoaldean kokaturik dago eta Poloniarekiko mugatik 30 kilometro eskasera. Klima epela eta hezea du, batezbeste 8'9 °C-ko tenperaturaz eta 565 milimetroko prezipitazioaz. Hilerik euritsuena abuztua da eta lehorrena otsaila.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cottbus X. mendean sortu zen, sorabiarrek Spree ibaiaren uharte hareatsu batean gaztelua eraiki zutenean. Herriaren lehen aipamena aldiz 1156 urtekoa da. XIII mendean germaniarrak iritsi ziren eta sorabiarrekin batera integratu ziren Cottbusen.

Erdi Aroan artilearengatik egin zen ezagun Cottbus, izan ere Brandenburgo, Bohemia eta Saxoniara esportatzen baitzuen. 1462an Brandenburgoko margraverriak eskuratu zuen eta 1701etik aurrera Prusiako Erresumaren parte izan zen.

Bigarren Mundu Gerra amaiera aldera Armada Gorriak okupatu zuen eta ondoren 1990. urtera arte Alemaniako Errepublika Demokratikoaren barnean egon zen. 1976. urtean 100.000 biztanle izatera ailegatu zenez Hiri Handi izendapena bereganatu zuen.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urteko Ekialdeko Europako Zinemaldia izaten da Cottbusen.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Cottbus Aldatu lotura Wikidatan