Bratislavako San Martin katedrala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
San Martin katedrala
Dóm svätého Martina
Cathedral of St. Martin in Bratislava, overview.jpg
San Martin katedrala, Bratislava.
Kokapena
Helbidea Hiri zaharra
Koordenatuak 48° 08′ 32″ N, 17° 06′ 17″ E / 48.142138888889°N,17.104777777778°E / 48.142138888889; 17.104777777778Koordenatuak: 48° 08′ 32″ N, 17° 06′ 17″ E / 48.142138888889°N,17.104777777778°E / 48.142138888889; 17.104777777778
Historia eta erabilera
Irekiera XV. mendea
Izenaren jatorria Martin Tourskoa
Erlijioa katolizismoa
Elizbarrutia Roman Catholic Archdiocese of Bratislava
Arkitektura
Estiloa Arkitektura gotiko
http://dom.fara.sk/

San Martin katedrala (eslovakieraz: Katedrála svätého Martina; alemanieraz: Kathedrale des Heiligen Martin; hungarieraz: Szent Márton-dóm edo Koronázó templom), Bratislavako katedral katolikoa da. Hiri zaharraren mendebaldeko muturrean dago, Bratislavako gazteluaren azpian. Hiriko elizarik handiena eta ederrena da, eta zaharrenetako bat. Ospe handia dauka, han koroatuak izan zirelako Hungariako Erresumako errege-erreginak 1563 eta 1830 artean. Horrez gain, bertan eman zen lehen aldiz Beethovenen Missa Solemnis. Gaur egun Bratislavako Artxibarrutiko katedrala da.

1452an sagaratu eta zabaldu zen arren, eraikitze lanak 1311n hasiak ziren. Hiru habearte dauzka eta mendeetan zehar zenbait kapera gehitu zaizkio. Artelanik ospetsuena XVIII. mendeko San Martin eta Eskalearen irudia da. Kanpoaldean 85 mko dorrea nabarmentzen da, Erdi Aroan hiriko harresiaren parte izan zena[1].

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Bratislava.info: St Martins Cathedral

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bratislavako San Martin katedrala Aldatu lotura Wikidatan